Euskaraldia-Bulego-Mintzanet

‘Gure Bihotzaren Taupadak’, Euskaraldiko kanta berria

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Durangoko Azokan argitu dutenez, BULEGO taldearen Gure Bihotzaren Taupadak kanta izango da abesti ofiziala.

Tomas Lizarasu taldeko kideak azaldu duenez, “edonork entzuteko moduko abesti herrikoia sortzea” izan dute xede. Bada, “esatetik egiterako” pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatu nahi du.

Ilusioa herritarrengan “masiboki” pizteko asmoarekin dator Euskaraldia, eta Elkar mugituz egingo dugu lelopean, aktibazioan, mugimenduan, emozioetan eta batak bestearengan dugun eraginean jarriko dute arreta. “Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz”, azaldu du Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijok.

“Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izan dadin, eraldaketa proposatuko dute antolatzaileek beren egiteko moduetan: Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzea; reset egitea, berrabiaraztea.

Irakurri Gure Bihotzaren Taupadak kantari buruzko xehetasunak, hemen.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude