Irailak 17-bmi-mintzanet

Hitz iragarleak (I) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

HITZ IRAGARLEAK (I)

Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi honi:

-> Egia da langileen % 5,64k ez duela inolako hizkuntza-eskakizunik egiaztatu, 86/1997 Dekretuak xedatutako lanpostuaren derrigortasun-data aspaldidanik gaindituta EGON ARREN.

Zer egin menpekoa hain luzea bada? SEMAFORO moduko bat jarri: HITZ IRAGARLEA

-> Egia da langileen % 5,64k ez duela inolako hizkuntza-eskakizunik egiaztatu, NAHIZ ETA 86/1997 Dekretuak xedatutako lanpostuaren derrigortasun-data aspaldidanik gaindituta egon.

Trebakuntzako ariketa-liburua

Iñaki Varona eta Karmele Oria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude