Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Orotariko Euskal Hiztegia
‘Orotariko Euskal Hiztegia’ren erabilera errazteko tutorialak
Euskaltzaindiak lau tutorial ondu ditu erabiltzaileei Orotariko Euskal Hiztegia-ren egitura erakutsi eta bilaketak nola egiten diren azaltzeko. Erabiltzaileak Andoni Sagarna euskaltzain emerituaren eskutik ezagutuko dituOrotariko Euskal Hiztegia-ren nondik norakoak.
Lehenengo tutorialean Orotariko Euskal Hiztegia-ren (OEH) egitura azaltzen du: sarrerak, aldaerak, euskalki-markak, adierak, adibideak, erreferentzia bibliografikoak, hitz elkartuak eta esapideak…
Bigarrenak sarreren eta azpisarreren oinarrizko bilaketak nola egiten diren eta emaitzak nolakoak diren erakusten du.
Hirugarren tutoriala bilaketa aurreratuei buruzkoa da. OEHren aberastasunik handiena adibidetegia da; tutorial horren bidez, ikas daiteke euskal hitzen erabilera nolakoa izan den denboraren, euskalkien edo idazleen arabera.
Laugarren tutorialean beste zenbait bilaketa egiteko aukerak ikusten dira, hala nola erdal hitzen euskal ordainak edo euskalki edo azpieuskalki bateko hitzen bilaketa.