Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Josune Igoa (Iruñea, 1958 -egun, Oiartzunen bizi da-) bidelagunak Mintzaneten parte hartzeko gonbidapena jaso eta zalantzarik izan gabe eman zuen baiezkoa. Aurretik ezer adostu gabe, euskaraz hitz egiteari ekiten dio bere bidelariarekin, eta “astean behin lagun batekin kafea hartzea bezalakoa” dela deritzo, “baina Skype bidez”. Gaur gaurkoz, Argentinako bidelari batekin ere hitzartzen ari da. Mintzanetek … Continue reading Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Aiora Zubeldia, bidelaguna: “Mintzanet euskara lau haizetara zabaltzeko gure aukera da”

Aiora Zubeldiak (Zaldibia, 1996) lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri. Orain, parte hartzen duela, proiektu “paregabea” dela iruditzen zaio: “euskaldun inguruan bizi ez diren pertsonek praktikatzeko aukera dute; Mintzanet euskara lau haizetara zabaltzeko gure aukera da”. Bere bidelaria Miranda de Ebroko emakume bat da, eta Aiorak azaldu duen moduan “lagun batekin kafe bat hartzera … Continue reading Aiora Zubeldia, bidelaguna: “Mintzanet euskara lau haizetara zabaltzeko gure aukera da”

Xabier Etxeberria, bidelaguna: “Mintzaneti esker beste pertsona batzuen bizimodua, eta euskara ikasteko gogoa ezagutzen ari naiz”

Xabier Etxeberria Segurakoa da eta 1982. urtean jaio zen. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri; Twitterren bidez, hain zuzen ere. Berehala eman zuen izena, eta geroztik Alemanian bizi den neska bati euskara praktikatzen laguntzen dio. “Oso egokia da praktikatu nahi duenarentzat”, azaldu du Xabierrek. Proiektuaren abantailen artean malgutasuna azpimarratu du. “Gure arteko harremana oso ona … Continue reading Xabier Etxeberria, bidelaguna: “Mintzaneti esker beste pertsona batzuen bizimodua, eta euskara ikasteko gogoa ezagutzen ari naiz”

Asier Rodriguez: zergatik Mintzanet?

Asier Rodríguez Aparicio (1992) bidelaguna da Mintzaneten. Bilbotarra bada ere, lan kontuengatik Bartzelonan bizi da gaur egun eta bertatik ari da euskara praktikatu nahi dutenekin saioak hitzartzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Niretzat Mintzanetek daukan gauza garrantzitsuena da euskara maila mantentzen jarraitzeko aukera ematen dizula”.

Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Edurne Gastonek (Andoain, 1982) Twitterren bidez izan zuen Mintzaneten berri eta bere denbora librearen zatitxo bat bidelagun izatera bideratzea erabaki zuen. Edurnerentzat euskara “pentsatzeko eta sentitzeko” modu bat da, “euskaldun egiten gaituena”. Proiektu hau “Mintzalagunaren bertsio modernoa” dela esan dio galdetu dionari: “Interesgarria da, eta bizi dugun mundu globalizatuaren beharrei irtenbide bikaina!”, azpimarratu du. Astero … Continue reading Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”

Andrea Bella (Uruguai,1978) Mintzaneten parte hartzearekin batera hasi zen euskara praktikatzen, baina pauso bat aurrera egin eta bidelari izateaz gain, bidelaguna ere bilakatu da: “Jasotzen dudana emateko gai naiz orain”. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jende zoragarria ezagutzeko aukera da. Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”. Muxu erraldoi bat … Continue reading Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”

Alberto Medrano, bidelaguna: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”

Alberto Medrano (Gasteiz, 1988) Londresen bizi den bidelaguna da, eta bertatik Pasaia eta Bilbon bizi diren bidelari banarekin hitzartzen da astero. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”. Euskaraz hitz egitea maite du, izan ere, gure hizkuntza “euskara zein harremanak mantentzeko tresna” aproposa dela … Continue reading Alberto Medrano, bidelaguna: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”

Asier Rodríguez Aparicio, bidelaguna: “Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da“

Asier Rodríguez Aparicio (Bilbo, 1992) bidelaguna da Mintzaneten. Une honetan, Bartzelonan bizi da bertan lan egiten baitu. Kasualitatez ezagutu zuen Mintzanet: “Euskara praktikatu nahi nuen, eta kanpoan nagoenez Interneten topatu nuen”. “Ideia ezin hobea iruditzen zait, benetan, oso gomendagarria da hizkuntzarekin konexioa ez galtzeko eta euskara heda dadin”, esan du. Zentzu horretan, “Euskaditik kanpo” bizi … Continue reading Asier Rodríguez Aparicio, bidelaguna: “Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da“

Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat”

Miguel Ángel Méndez (Barakaldo, 1967) Osakidetzako langilea da eta duela urte batzuk hasi zen Mintzaneten bidelaguna izaten. Bere ustez, Mintzanet proiektu “ona da, eta jendeari erakusten badiogu, arrakastatsua izango dela iruditzen zait”.