20230613-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurreko urte(ko) ≠ iaz(ko) / Nancy Atwell, Mikel Garcia / Ikusgela


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Munduko irakaslerik onena

“Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”, dio Nancie Atwell irakasleak.

Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.

“Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.

Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.

Interesak, beharrak eta ametsak biltzen dituzten istorioak

Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela. Eurak dira euren interesak, beharrak, borrokak eta ametsak bilatzen dituztenak liburutegiko istorioetan. Eta are garrantzitsuagoa, beste gazte batzuen interesak, beharrak, borrokak eta ametsak esperimentatzen dituzte. Giza esperientzia anitzak bizi dituzte eta inporta zaiena eta izan daitezkeena erabakitzen hasten dira. Garai eta leku ezberdinetan hazteari eta nerabe izateari buruzko istorio sendoak aurkitzen dituzte liburuetan, identitateaz, kontzientziaz, taldearen presioaz, zatiketa sozialaz, lehia politikoaz, bakardadeaz, laguntasunaz, aldaketaz mintzo direnak”.

Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ere, Atwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.

‘Irakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua’ (Mikel Garcia.  Argia)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude