20220913 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin naiz etorri / Victor Andresco / Zetak, Bomba Estéreo’


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasartea

Suvórin-ek berriro esan zion, eskutitz batean, ezkondu behar zela, eta Chéjov-ek erantzun:

“Ados, ezkonduko naiz nahi baduzu. Baina hauek dira nire baldintzak: dena lehen modukoa izango da, bera Moskun biziko da eta ni mendian, eta bera ikustera etorriko naiz. Ez nuke jasango etengabeko zoriontasun bat, egunerokoa, goizetik gauera artekoa. Egunero hitz egiten badidate gauza beraz eta tonu berean, haserretzen naiz…Agintzen dut senar bikaina izango naizela, baina emadazu ilargiaren antzeko emazte bat, nire zeruan egunero agertuko ez dena: ezkontzeak ez lidake eragingo hobeto idaztea…”

Victor Andresco, Semblanza de Antón Pávlovich Chéjov.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude