Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
HITZ IRAGARLEAK (II) Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi hauei: Alegia / hots / hau da Enpresa handiak; enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. Enpresa handiak, hots, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak Hain zuzen ere Beste pertsona batzuen errendimenduak ere aintzat hartu ahalko dira, eskatzailearekin etxebizitza berean bizi eta prestazioen onuradun izan litezkeen pertsonenak. Beste pertsona batzuen errendimenduak ere aintzat hartu ahalko dira, hain zuzen ere eskatzailearekin etxebizitza berean bizi eta prestazioen onuradun izan litezkeen pertsonenak. Izan ere, zeren (eta) Nekazari gazteei eta emakume nekazariei laguntza oso era erabatekoa emango die, Dekretuak talde horiek sustatzeari lehentasuna eman nahi baitio. Nekazari gazteei eta emakume nekazariei laguntza oso era erabatekoa emango die; izan ere, Dekretuak talde horiek sustatzeari lehentasuna eman nahi dio. Harik (eta)…arte Ezin izango da beste nomina-aurrerapenik eman, lehenagotik hartutako antzeko konpromisoak guztiz kitatu arte. Ezin izango da beste nomina-aurrerapenik eman, harik eta lehenagotik hartutako antzeko konpromisoak guztiz kitatu arte. Trebakuntzako ariketa-liburua Iñaki Varona eta Karmele Oria |
Artikulua
AMONAREN KROKETAK
Nihil novum sub sole
Amona zendu zenean jabetu nintzen ez nuela gehiago haren kroketarik jango. Amonak betiko utzi gintuen egunean oraindik nuen gordeta izozkailuan berak emandako beirazko tuper bat, azkena, era askotariko kroketaz betea. Amona gehiago ikusiko ez nuen atsekabeari munduko kroketarik onenak jateko aukera galtzearena gehitu zitzaion.
Tarteka-marteka agertzen dira kroketa goxoak egiten dituzten jatetxeak, amaren saiakerak ere ez dira makalak izan amonarenekin parekatzeko, baina inoiz ez dira haren mailakoak izango. Nik neuk, gaztetako udako oporraldi luzeetan hark egiten erakutsi zidan arren, harrezkero ez dut kroketarik egiteko ahaleginik txikiena ere egin, etsita, sekula ez zaizkidalako berarenak bezain zaporetsuak aterako.
Litekeena da kroketa haien zaporea gaztaroaren poderioz idealizatua izatea, eta, ziurrenik, beste edonork dastatuz gero, bere amonarenak askoz hobeagoak direla esatea. Eta egia da. Norberaren amonak prestaturiko janaria beti izango da bestearena baino hobea, dudarik gabe; hain zuzen ere, bakoitzak bere amonaren kroketak jaten dituenean haren maitazarrea dastatzen ari dela iruditzen zaiolako.
Txera handiz gogoratzen dut handiegi geratzen zitzaidan amonaren amantal koloretsu bat jantzi baino lehen, balkoira ematen zuen leiho-ertzetik aurreko gau osoa trapuarekin estalitako kristalezko ontzia hartu eta sukaldera kontu handiz eramaten nuen udako arratsalde eguzkitsu haietakoren bat. Ondoren, eskuak besamelez egindako masa lodian sartu, zaporearen araberako forma geometriko desberdinak eman plastilina bailitzan, arrautzarekin busti eta ogi birrinduz jantzi, eta osterantzekoak amonari zegozkion, aitonak patxadan telebistaren aurrean kuluxka bat egiten zuen bitartean…