20220607 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: hobe, hobeto, hobeki / Ramon Saizarbitoria / Memeka.eus


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Euskararen inguruko kezkak. Ramon Saizarbitoria.

«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin, eta erabiltzen ez duena».

«Euskaldunen artean gazteleraz aritzeko tabua erortzen ari da, ustez normalak garelako, kontzientzia linguistikoa galtzen ari garelako, errazago zaigulako, geure burua erreprimitzeaz nekatuta gaudelako».

«Beti uste izan dut euskara salbatzekotan, desagertzeko arriskuan baitago, bikaintasunari eta prestigiori lotuta izango daitekeela bakarrik, ez baserritarkeriaren eta jatorkeriaren bidetik». Lorpen handitzat aurkeztu du idazleak euskara batua. «Lortu zen oso ikuspegi desberdineko jendea ados jartzea. Niretzat hura izan zen euskararen salbazioa, eta uste dut orain zentzua galdu egin dela. Eta ulertzen dut, euskara batua da normala, baina ulertu behar dugu euskara batutik kanpo ez dagoela etorkizunik euskararentzat, eta oso gai serioa dela: ezin dugu berriro 1968ra bueltatu gai horretan».

«Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena, ez euskaldun guztientzat behintzat. Askorentzat, oposizioetan puntuak ematen dituen ikasi beharreko hizkuntza da. Nire denboran latina bezala, azterketa gainditzeko ikasi beharrekoa, eta asasinoen hizkuntza ere jarraitzen du izaten norbaitentzat».

Iñigo Astiz. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude