20230207-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zale eta zaletu / Aki Shimazaki / Tractorista de Castilla


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasartea

(…) Harri handi baten gainean eseri naiz. Begiak itxita, uraren hotsa entzuten dut. Shôjiren aurpegia datorkit berriro gogora, eta irudikatzen dut gure elkarrizketa.

–Budismoa zer da, filosofia bat edo erlijio bat? –galdetu dut.

–Erlijio bat da –erantzun du.

–Baina ez dauka jainkorik.

–Barrez hasi da.

–Mitsuko, ba al dakizu zein den erlijioen helburua? Bizitza eta heriotza minaz askatzea. Budismoa ez da salbuespena. Beste erlijioekiko aldea da budistak haien kabuz saiatzen direla esnatzera iristen; monoteistek haien jainkoaren laguntza dute paradisura iristeko.

–Orduan, zein da filosofiaren helburua?

–Gure buruari galdetzea nola bizi hil artean, zergatik jaio garen mundu honetan, batez ere ulertzea zer esan nahi duen munduak.

Zirikatu egin dut.

–Zergatik konplikatu hainbeste.

–Orduan, esadazu zer uste duzun zuk.

–Sinplea da aldea. Erlijioa sinistea da, eta filosofia, berriz, zalantzan jartzea.

(…)

Hôzuki, la librería de Mitsuko

Aki Shimazaki

Itzulpena: Maria Oses

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude