Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: ‘sorioneku’
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: sorioneku.
Javier Velaza adituak, bideo honetako 8:35 minutuan sorioneku hitzari buruz ari da.
Gaur egun, Elhuyarrek zorioneko jasotzen du.
Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Ahurrean idatzirik dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena. Lau lerro ditu: lehen hitza sorioneku gisa transkribatu dute, eta ondorengo guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin. Aurkikuntzak frogatu du inguru horretako herritarrek baskonikoz dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den testurik zaharrena eta luzeena. Lau lerro ditu: lehen hitza sorioneku gisa transkribatu dute, eta ondorengo guztiek ez dute inolako antzik gaur egungo euskararekin. Aurkikuntzak frogatu du inguru horretako herritarrek baskonikoz hitz egiten zutela garai hartan, eta hizkuntza horretan alfabetatuta zeudela.(…)
