Maider Olarra Alemaniatik eta Lurdes Alonso Bermeotik elkarrekin Mintzaneti esker!

Maider Olarra (Donostia, 1974) Baden-Badenen (Alemania) bizi da. Lurdes Alonso (1971), Bermeon. Maiderrek euskararen alde zerbait egin nahi zuen, eta Lurdesek euskaraz bizi nahi du. Mintzaneten eman zuten izena, eta geroztik, euskaraz aritzeaz gain, lagunak egin dira.

Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen  URTE A. «Bost urteko haurra» (bost *urteTAko) [Euskaltzaindiaren 34. araua].  «Bost urteko epea du proiektua bukatzeko». «Bost urteko ardoa da hau» (bost *urteTAko). Besterik dira «Bost urtetako ardoak ditut sotoan» (2008, 2009…) eta «Azken bost urteetako … Continue reading Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?

Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat”

Miguel Ángel Méndez (Barakaldo, 1967) Osakidetzako langilea da eta duela urte batzuk hasi zen Mintzaneten bidelaguna izaten. Bere ustez, Mintzanet proiektu “ona da, eta jendeari erakusten badiogu, arrakastatsua izango dela iruditzen zait”.

Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”

Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Duela astebete, Maider Olarra Mintzaneteko bidelagunak (Donostia, 1974) ezusteko polita hartu zuen. Bera Baden-Badenen (Alemanian) bizi da. Etxetik atera behar zuen, eta bat-batean norbait hurbildu zen bere etxera bizikletan. Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria zen. Bera Estrasburgon bizi da, eta Oihan Beltzera zihoan paseoan. Errepidea moztuta zegoen, eta, orduan, Maiderri bisita egitea erabaki zuen. “Ateak zabaldu, kafe … Continue reading Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Amaia Larrañaga, bidelaguna: “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”

Amaia Larrañaga (Aizarna, 1957) bidelaguna da Mintzaneten. Euskara praktikatzen laguntzen dio Gasteizko emakume bati. Proiektua bere ahizpa bati esker ezagutu zuen eta egun parte hartzen du, erretiroa hartuta baitago. “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”, azpimarratu du Amaiak.