2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!

Urteroko ohitura onei jarraituz, laster izango dira Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria. Aurten, Durangon ospatuko dugu gure festa, azaroaren 24an (igandea). 12.30ean sari-banaketa egingo dugu Bidelari Onena eta Bidelagun Onena omentzeko. Horrez gain, Aipamen Berezia merezi duen pertsona zein den argituko dugu. Ekitaldia eta bazkaria Plateruenan izango dira.

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna, eta Joserra Onandia, bidelaria elkarrekin

Pedro Mari Sarduy (Muxika, 1950), bidelaguna, eta Joserra Onandia (Getxo, 1945), bidelaria elkartu dira Bilbon. Sarduy Floridan bizi da, eta urtero etortzen da etxera. Oraingo honetan Onandiarekin Athleticen partidu bat ikusteko aprobetxatu du bisita.

Zeren zain zaude?

Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten! Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”

Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.

Euskaraz bada yeismorik?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen AHOSKERA Yeismoa esaten zaio ondorengo bi fonema hauek, ahoskatzerakoan, ez bereizteari; /ʎ/ eta /ʝ̞/ ez bereizteari. Yeismoa dagoenean, hiztunak bi fonemen arteko aldea neutralizatu egiten du. Sistematikoki, /ʎ/ ahoskatu beharrean /ʝ̞/ ahoskatzen du. Gaur egungo euskaldun askoren mintzoan nabari da. … Continue reading Euskaraz bada yeismorik?

Diasporatik: Elisabet Etchegaray (Argentina, 1962)

Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik eman zuen izena Mintzaneten. “Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen”, esan zigun Elisabetek.

Diasporatik: Florencia Deniz (Argentina, 1993)

Florencia Deniz (1993) Villa Maríakoa da, eta duela urte batzuk euskara ikastea erabaki zuen. Hamar urte zituenean etxean euskaraz idatzitako liburu bat aurkitu zuen. Interesgarria iruditu zitzaion eta 14 urterekin hizkuntza ikastea erabaki zuen. “Orain, euskara ez da bakarrik hizkuntza bat, nire bizimodua da”, aitortu zigun.

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!

Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.