Lourdes Pastoriza bidelaguna eta Esperanza Allende bidelaria berriro elkartu dira

Lourdes Pastoriza (Bilbo, 1964), bidelaguna; eta Esperanza Allende (Portugalete, 1962), bidelaria, berriro elkartu dira. Badira hilabete batzuk Mintzaneten parte hartzen dutenetik, eta Gabonetan egon ziren lehenbiziko aldiz. Oraingo honetan, uda aprobetxatu dute Bilbo inguruan elkarrekin egoteko.

BBCk Mintzanet aipatu du euskararen inguruko erreportaje batean

Euskarak jakin-min handia sortu eta sortzen duela aski ezaguna zaigu. Oraingo honetan BBCk, Erresuma Batuko komunikabideak, erreportaje luzea kaleratu du gure hizkuntzaren inguruan. ‘The mysterious origins of Europe’s oldest language’ (Europako hizkuntzarik zaharrenaren jatorri misteriotsua) izenburuarekin, Anna Bitong kazetari estatubatuarrak euskararen jatorria, historia eta egoera aztertu ditu. Bertan, euskara on line eta doan praktikatzeko Mintzanet … Continue reading BBCk Mintzanet aipatu du euskararen inguruko erreportaje batean

Peio Duzan, bidelaria: “Orain, Mintzanet plazer handia da. Hasiera zaila izan da”

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da, eta pilotari esker hasi zen euskara ikasten. Jokatzen hasi eta Euskal Herriko kulturari buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Horrela, euskaraz bere kasa ikasi du: telebista, liburuak, egunkariak… eta noizbehinka barnetegiren batera joan da. “Espero dut egunen batean Estrasburgon euskal etxe bat egotea”, adierazi du Duzanek.

Iñaki Aizpurua, bidelaguna: “Nork daki lagun berri bat izateko aukera ez ote digun emango?”

Iñaki Aizpurua (Donostia, 1956) diseinu teknikaria da, nahiz eta orain erretiratuta dagoen. Usurbilen bizi da eta egun, bere denbora librea, besteak beste, euskara praktikatzen laguntzen igarotzen du. “Euskaldun berriei hizkuntza menderatzeko baliagarri zaien neurrian, oso egokia iruditzen zait Mintzanet”, azaldu du Iñakik.