V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia

Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziren Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan eman genituen V. Mintzanet Sariak. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen.

Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat!

Azaroaren 23a da eta hasi da Euskaraldia. Mintzaneteko lantaldeko kideok (Ritxi Lizartza -proiektu burua-, Amaia Etxepeteleku -diseinatzailea-, Mikel Galdeano -informatikaria-, eta Ainara Loiarte eta Cristina Tapia -koordinatzaileak-) parte hartuko dugu ariketa sozial honetan ahobizi eta belarriprest gisa. Eta abenduaren 4an tinko jarraituko dugu!

Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote!

Iñaki Urbistondo, bidelaguna: “Proiektu zoragarria iruditzen zait, euskaraz mintzatzeko ezintasuna duenari laguntza handia ematen zaiolako”

Iñaki Urbistondo azpeitiarrak 60 urte ditu eta altzarigintzan egin du lan duela gutxi erretiratu arte. 2016an Necochean (Argentina) egon zen bertako Euskal Aste Nazionalean, eta bertako mintzodromoan izan zuen lehendabizikoz Mintzaneten berri. Izan ere, hangoek eta Euskal Herrikoek zuzeneko konexioa egin zuten Mintzanetek antolatutako ekimenari esker.

Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia

Uztailaren 14an hasi zen Argentinako Villa Marían (Córdoba) ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia. Astebete iraungo du eta bertan, euskara ikasleak eta irakasleak elkartuko dira. Horien artean, Mintzaneten parte hartzen dutenak daude: María Begoña Tisera, Valeria García Oyarzabal, Christian Etxeberria, Flor Deniz, Martín Zabalza, Mariana Grande, Andrea Bella, Alfredo Laborde eta Inés Olazabal, besteak beste.