20220621 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Kuleroen proba

(…) Guraso batzuek laxoago jokatzen dute semeekin alabekin baino. Ezetz uste? Galdetu, galdetu ea zenbat etxetan gainditzen duten kuleroen proba.

Kuleroen proba hauxe da: alaba nerabe edo gazteak baimena du etxean guraso, neba-arreba, senide edo bisitarien aurrean kuleroetan ibiltzeko? Bai ala ez? Badira etxean egun santu osoan galtzontzilloetan egoteko arazorik ez duten mutilak. Badira sofan eseri, izterrak zabaldu eta hankartea tarteka ukitzen dutenak gurasoekin hizketan ari diren bitartean. Buruari hazka egingo baliote bezala. Ez da ezer gertatzen. Ordea, zenbat alaba nerabe eta gazteri onartzen diote gurasoek etxean gora eta behera kuleroetan edo tangan ibiltzea, senideen edo bisitarien aurrean? Bai, mutilari XXL-a harro markatzen uzten diogu, baina neskari… kontuz, ez dezala McDonald’s-en publizitate subliminala egin! Gurasoekin hizketan, eskua zerean jarrita? Bai zera! Zergatik ez diote uzten? Egintza zakarra delako? Ez. Hura emakumezkoa delako.

Jose Mari Pastor. Berria.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude