Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
1900 inguruko kuleroak. Ikusten denez, asko kostatu zitzaien kuleroak erabiltzen ohitzea; azpitik irekita daude. XIX. arte, emakumeek ez zeramaten ezer jantzien azpian, batez ere erosotasunagatik. Barruko gona mordo bat erabiltzen zituzten, baina ezer ere ez alde intimoak estaltzeko.
Hilekoaren zikloetan bakarrik oihal bat jartzen zuten hanka artean, izara moduko batez estutzen zutena, sumoko borrokalariak egiten duten antzera.