Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Klixerik ez Kazetaritzako hizkeran klixe batzuk sortu dira azkenaldian, eta irakurlea gogatzeraino zabaldu. Esapide maiztuak dira, neurriz gain erabiltzearen poderioz indar guztiaz gabetuak, eta baliabide pobrezia erakusten dute. [X] Halako izango da protagonista. [X] Erakusketak bihar irekiko ditu bere ateak. [X] Athleticen jarraitzaileek hitzordu bat dute gaur San Mamesen. [X] Etxeko txikienentzat jolasak izango dira. [X] Aurpegi ezagun asko bildu ziren ekitaldira. [X] Txillidaren erakusketa antologiko bat izango da ikusgai Berlinen. [X] Azpimarratu behar da… [X] Gogorarazi beharra dago… [X] Nabarmentzekoa da… Gurutzea [X]: Hobetzekoa |
Berriako estilo-liburua
Artikulua
Bitoriano Gandiaga Arantzazutik Madrilera joan zenekoa
Madrilera joan, ez nintzen Madrilegatik joan, hain iragarrita zegoen 1974. udaldiko Teologi ikastaro bategatik baino. Baina Madrilen geratu, ez nintzen udaldiko Teologi ikastaroagatik geratu, Madrile beragatik baino. Ni Teologia berri baten bila joan nintzen Madrilera, ikuspegi berrien bila, adiera berrien bila. Baina programak huts egin zidan. Orduan, zereginik ez, eta ingurura begira jarri nintzen. Egotez, egonda nengoen Madrilen, bi-hiru aldiz ere, baina beti eginkizunen bati lotuta, eta, ikusi-ikusi, Madrile ikusi gabe nengoen. Madrili begira jarri nintzen, beraz; eta gauza oso serioa zela ikusi nuen Madrile. Erronka dialektiko bat bezala azaldu zitzaidan. Han zegoen, han zen eta han aurkitu ginen, ni neure mentalitate erruralaz eta bera bere taxutura urbanoz eta industrializatuz.
Hiriaren hizkuntza lineal eta geometrikoa guztiz interesgarria zitzaidan, guztiz interesgarria gizonaren gaineko haren indarra eta presioa. David txiki aurkitu nintzen hiri erraldoiaren aurrean. Haren hizkuntza desafiozkoa eta erdainuzkoa nuen, haren tamaina eskerga, itzelezkoa. «Hauxe menderatu behar diat» esan nuen.
Berehala konturatu nintzen ordurarte erabilitako hizkerak ez zidala burrukarako balio, beste forma poetiko batzuk lantzera behartzen ninduen hark. Ez dago forma beretsuetan espresatzerik Arantzazuko lanbroa eta Madrileko trafikoa. Arras diferenteak dira eragin eta zentzu espazialak, arras diferenteak mintzagaiak. Espresabide berri baten beharrean aurkitu nintzen, hango errealitatea harrapatu eta menderatuko banuen. Ezin nion eraso espresionismo sozial batez, testigantza eta jarrera moral batez, protesta hautsi eta gogor batez, Goliat gerrari trebearen kontrako hartan Saul erregeak David artzainari jantzi nahi izan zizkion arma eta armadura sofistikatuez. Nik mundu arrunteko harrikoxkor biribilez eraso nion, egunero erabiltzen ditugun gauzaz: kaleetako anuntzioz, arkitekturaz, espaloiz, metroz, eskailera automatikoz, periodikoz, eskabadoraz, gruaz, palaz, gizon anonimoz, jendez, hiriko konplezutaxunez.
Bitoriano Gandiaga
«Nere obraz», Uda batez Madrilezi buruz, Hegats, 4. zenbakia, 1991ko, ekainean
Aitu.eus
Haurren beldurrak uxatzeko bideoipuina: ohe azpian
Pako Eizagirreren aittu.eus web-orrian era askotako ipuin eta narrazioak aurkituko dituzue, ikusi eta entzutekoak. Benetako altxorra, tamalez oso gutxik ezagutzen duguna.