AGURNE JULDAIN ETA PAULE-MINTZANET BERE AHOTAN

Agurne Juldain, bidelaguna: “Nola ez diot ba lagunduko maite dudan hizkuntza ikasi edo praktikatu nahi duen pertsona bati!”

Psikologoa da lanbidez Agurne Juldain Alcalde (1979), eta Caritas elkarteak herrian duen Bidean Heziketa Zentro Okupazionaleko arduraduna da. Bazterkerian dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea du helburu, baita hizkuntzaren alorrean ere. Hala, ama izan berritan, Arrasaten euskara sustatzeko taldeetako partaidetza pixka bat alboratu beharrean ikusi zuen bere burua, baina Mintzaneti buruz egunkarian irakurrita online … Continue reading Agurne Juldain, bidelaguna: “Nola ez diot ba lagunduko maite dudan hizkuntza ikasi edo praktikatu nahi duen pertsona bati!”

MBA-Maider Zuntzunegi

Maider Zuntzunegi, bidelaguna: “Hizkuntzaren alde zerbait egiteko gogoz izanez gero, era erosoan egin daiteke Mintzaneti esker. Ikasten ari denaren esfortzuak, astean ordu erdiko tartea merezi du”

Haur hezitzailea da Maider Zuntzunegi zizurkildarra (1974), euskara biziki maite duena. Ama hizkuntza du, eta jaio zenetik bizi da euskaraz. Bere ezagutza partekatzeko gogoz, eta behar dutenei praktikatzen laguntzeko eskuzabaltasunez, Mintzanet egitasmoan izena ematea erabaki zuen. Lagun baten bidez ezagutu zuen proiektua, eta oso baliagarria dela deritzo: “Euskarak Mintzanet bezalako egitasmoen premia du, biziko bada. … Continue reading Maider Zuntzunegi, bidelaguna: “Hizkuntzaren alde zerbait egiteko gogoz izanez gero, era erosoan egin daiteke Mintzaneti esker. Ikasten ari denaren esfortzuak, astean ordu erdiko tartea merezi du”

Apaiz kartzela-zozketa-Mintzanet

‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Mintzanetek ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 SARRERA BIKOITZ oparituko dizkie erabiltzaileei. Filmaren emanaldia abenduaren 22an (asteazkena) izango da, 19:30ean, Donostiako Principe aretoan. Saioa talde teknikoak eta apaizek aurkeztuko dute. Zozketan parte hartu ahal izateko Mintzaneteko bidelagun edo bidelari izan beharko duzue. 5 sarrera bikoitzen onuradun izan nahi duzuenok idatzi mezu bat info@mintzanet.net korreo elektronikora. Abenduaren … Continue reading ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Kepa Etxeberria Artetxe - Mintzanet bere ahotan

Kepa Etxebarria Artetxe, bidelaguna: “Erraza da hizkuntza handien defendatzaile izatea, baina euskarak ez du aurrera egingo guk babesten ez badugu”

Irakaslea da Kepa Etxeberria Artetxe (1968) galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen.

Iraitz Azkarate - Mintzanet bere ahotan

Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”

“Ni Iraitz Azkarate Jaio naiz, 28 urteko Durangoko neska. Fisioterapia ikasketak bukatu eta lanean hasi ostean, gaixotasun bat dela eta, baja hartu behar izan nuen. Horren ondorioz, beste batzuei nire laguntza eskaintzeko beste bide bat bilatu behar nuela erabaki nuen eta proiektu honetan parte hartzea aukera bikaina izan zitekeela pentsatu nuen. Nahiz eta pertsona oso … Continue reading Iraitz Azkarate, bidelaguna: “Beste pertsona bati laguntzeaz gain, nik ere euskara praktikatzeko eta nire burua aztertzeko modua da Mintzanet”

Nagore Etxezarreta-Mintzanet bere ahotan

Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Zarautzen bizi bada ere, jaiotzez goierritarra da Nagore Etxezarreta (1985). Euskal Telebistako ‘Euskalonski’ saioaren bitartez izan zuen Mintzaneten berri, Pello Reparaz musikari eta telebista aurkezleak elkarrizketatutako italiar batek “bere euskara praktikatu eta hobetu ahal izateko erabiltzen zituen bideen berri eman zuenean”, hain zuzen ere. Egitasmoa “benetan interesgarria eta aberasgarria” iruditu zitzaion, eta horregatik, parte hartzera … Continue reading Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”

Maddi Zubeldia Donostian jaio zen baina Lapurdin bizi da haurtzarotik. Irakaslea da Seaskan, Azkaingo ikastolan. Mintzaneten berri adiskide baten bitartez izan zuen duela pare bat urte, eta aurreko udan animatu zen izena ematera. Londresen bizi den Inigo Iruskieta bidelariarekin elkartzen da astero saioak egiteko.

Raquel-MINTZANET BERE AHOTAN

Raquel Simal de la Torre, bidelaria eta bidelaguna: “Jende interesgarria ezagutzeko aukera ona da Mintzanet”

Raquel Siman de la Torre gasteiztarrak gaztetan euskara ikasle oso txarra izan zela aitortu digu, baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kendu eta orain gogoz hartu du hizkuntza berreskuratzeko erronka.

Larraitz Zabala-Mintzanet bere ahotan

Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”

Psikologoa da lanbidez Larraitz Zabala (Donostia, 1975), eta euskara maite du, are gehiago, “euskaraz bizitzen” saiatzen dela esan digu. Horregatik, lehen hitza beti euskaraz esaten du, eta gure hizkuntzan komunikatzeko ahalegina egiten duten guztiei eskerrak ematen dizkie: “Azkenaldian euskara era positiboagoan bizitzen saiatzen naiz eta denda batean dendaria euskaraz egiten saiatzen bada, bukaeran eskertu egiten … Continue reading Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Galdakaon jaio zen Xalba Dalmau Arrese (1946), baina Arrasaten bizi da gaur egun. Ingeniaria da ofizioz, eta Euskal Herria biziki maite du. Hala, euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkartetako bazkide da, eta asko eskertzen die jasotako hezkuntza, izan ere, gaztetan horiei esker euskaldundu zela aitortu digu: “Eskolan ez nuen ezer ikasi. 18 urterekin hitz bakar … Continue reading Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”