Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga

Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira

Nerea Luezas bidelari bilbotarrak eta Ramon Arrizabalaga bidelagun gasteiztarrak elkar ezagutu dute. Mintzaneteko kudeatzaileok duela hiru urte t’erdi sortu genuen bikotea, eta ordutik, astelehenero, Skype plataforma erabiliz, euskaraz solasean aritzen dira. Duela hilabete batzuk, pantailaren muga gainditu eta aurrez aurre elkartzeko proposamena luzatu zion Ramonek Nereari, bidelagunaren familiarekin batera Erratzura asteburu pasa joateko. Hala, udaren … Continue reading Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira

Udako galeria-mintzanet

Udako argazki eta bideo galeria

Udan ere euskaraz! mendian, hondartzan, barnetegian, oporretan… Apirilean, 22. Korrika ospatu zenean, mintzanet.eus egitasmoko erabiltzaileen argazkiak eta bideoak batu genituen atariko galerian, eta orain, uda sasoian murgilduta, ekimena errepikatzeko asmoa daukagu. Asteburu honetan bertan, milaka herritar mendietara joango dira Euskal Herritik Kataluniara argia piztera. Gure esku ekimenaren proposamena da Pirinioetako bidea, eta mintzalagun asko, bidelari … Continue reading Udako argazki eta bideo galeria

“Gogotsu gaude urtero batzen zirenak berriz batu eta Mintza eguna jaia ospatzeko”

Maite Agirre, Topaguneko kidea eta Mintza Egunaren antolatzailea Azken asteetan buru belarri ari da Hendaiako Mintza Eguna prestatzen, bertako Mintzaia elkartearekin batera. Azken bi urteotan ezin izan da hitzordua antolatu, eta pandemia egoerak mintzapraktika jardueretan izan duen eraginaz aritu gara Topaguneko arduradunarekin. Gogotsu eta ilusioz antolatutako jaia, igandean ospatuko da Lapurdi kostaldeko herrian. Berezia izango … Continue reading “Gogotsu gaude urtero batzen zirenak berriz batu eta Mintza eguna jaia ospatzeko”

Mintzodromoa

Ikasturteko azken Mintzodromoan parte hartu du Mintzanetek

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditu BAGERA ELKARTEAk, eta atzo, maiatzaren 11n, egin zuten 2021/2022 ikasturteko azken MINTZODROMOA. San Telmo Museoan izan zen, eta mintzanet egitasmoko koordinatzaileak bertan izan ginen laguntza ematen. Bi txandetan, 10:00etan eta 11:00etan, laguntzaile, dinamizatzaile, bidelagun aritzeko gonbidapena … Continue reading Ikasturteko azken Mintzodromoan parte hartu du Mintzanetek

Jeni Galdos-Mintzanet bere ahotan

Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Urretxuarra da sortzez Jeni Galdos (1984), eta Legazpiko Bellota Agrisolutions enpresan egiten du lan, prozesuko ingenieri bezala. Pertsona alaia eta irekia dela aitortu digu, eta mendia, bertsolaritza eta lagunekin egotea ditu afizio. Mintzanet bere ahotan atalean kontatu digu egitasmoan bizi izan duen esperientzia: “Konfinamentuan geundela erabiltzen ez nuen Twitter aplikazioa berriro erabiltzen hasi nintzen eta … Continue reading Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Isabel Iraugi MBA

Isabel Iraugi, bidelaguna: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da”

Irakaslea izandakoa da Isabel Iraugi durangarra. Egun, jubilatuta dago, baina ikasten jarraitzeko beti prest dagoela esan digu, baita irakasteko ere, noski. Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Marisa Barrena bidelagunak sartu zion euskara online eta doan praktikatzeko proiektuan parte hartzeko “pozoia”, hala aitortu digu, eta esperientzia “oso positiboa” izaten ari dela dio. Bi bidelari ditu, Eduardo … Continue reading Isabel Iraugi, bidelaguna: “Gure hizkuntzak aupada gogorra behar du eta zenbat eta hiztun gehiago hobe. Mintzanet aupada hori emateko era erraz bat da”

MINTZANET eta Korrika

KORRIKAko argazki eta bideo galeria

Euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen mintzanet egitasmoak apirilaren 3an (igandean) parte hartuko du ekimenean. Erriberako Valtierran (Nafarroa) jantziko ditugu zapatilak eta herri erdian hartuko dugu lekukoa, 14:20an. Hitzorduaren garrantziaren jakitun, ezinbestekoa iruditzen zaigu mintzanet sarea eta komunitatea sendotzea. Horregatik, munduko bazter guztietan dauden bidelagun eta bidelariei deialdia luzatu diegu txandala eta zapatilak jantzita dituztela, lagunekin, senideekin, … Continue reading KORRIKAko argazki eta bideo galeria

Ainara Maia-Mintzanet bere ahotan

Ainara Maia, bidelaguna: “Gaur egun Interneten ere eragin behar dela uste dut euskal gizartea euskalduntzeko”

Aspaldiko laguna dugu Ainara Maia irundarra. Urteak daramatza euskara praktikatu nahi dutenei laguntzen, eta horren erakusgarri da Bidelagun Onena izendatu genuela 2019ko Mintzanet Egunean. Iraganean  ‘Mintanet bere ahotan’ atalean parte hartu badu ere, bere esperientzia berritu nahi izan du gurekin: “Irunen sortu nintzen duela jada 45 urte eta erdi. Euskal filologoa naiz eta euskara-irakasle eta … Continue reading Ainara Maia, bidelaguna: “Gaur egun Interneten ere eragin behar dela uste dut euskal gizartea euskalduntzeko”

Ane Leturia - MINTZANET BERE AHOTAN

Ane Leturia, bidelaguna: “Lagungarri izan nintekeelakoan erabaki nuen Mintzaneten parte hartzea”

“Ane naiz, eta Azpeitian jaio nintzen duela 34 urte, nahiz eta gaur egun Oñatin bizi naizen. Mendira joatea oso gustuko dut, baita edozein ekintza kulturalez disfrutatzea (kontzertuak, antzerkia, zinema…) edo irakurtzea ere. Eta nola ez, lagunarteko poteoak. Mintzanet egitasmoaren berri Internet bidez izan nuen, eta duela urte eta erdi inguru, pandemia bete-betean, denbora gehixeago nuela-eta, … Continue reading Ane Leturia, bidelaguna: “Lagungarri izan nintekeelakoan erabaki nuen Mintzaneten parte hartzea”

Amaia Zalbideari harrera

Parisen bizi den Amaia Zalbidea bidelariari harrera egin diote Mintzaneteko zenbait kidek, Getxon

Ostegunero elkartzen dira Mintzanet egitasmoko bidelagun eta bidelariak euskara praktikatzeko asmoz, herrian. Berriketari ekiten diote, gogotsu, Joserra Onandia lagunak aipatu bezala, hori baita beraien helburua: “Beste ikaskide eta euskaldun batzuk ezagutu, euskaraz normaltasunez praktikatu, gustura abestu eta giro ederra sortu”. Iragan astean bisita berezi bat izan zuten. Koronabirusak eragindako azken olatuaren ondorioz, Amaia Zalbideak ezin … Continue reading Parisen bizi den Amaia Zalbidea bidelariari harrera egin diote Mintzaneteko zenbait kidek, Getxon