Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen  URTE A. «Bost urteko haurra» (bost *urteTAko) [Euskaltzaindiaren 34. araua].  «Bost urteko epea du proiektua bukatzeko». «Bost urteko ardoa da hau» (bost *urteTAko). Besterik dira «Bost urtetako ardoak ditut sotoan» (2008, 2009…) eta «Azken bost urteetako … Continue reading Urte, urteko, urtean, urteak… Zenbat urte?

Miguel Ángel Méndez, bidelaguna: “Niretzat euskara erronka bat da, elkar ulertzeko bide bat”

Miguel Ángel Méndez (Barakaldo, 1967) Osakidetzako langilea da eta duela urte batzuk hasi zen Mintzaneten bidelaguna izaten. Bere ustez, Mintzanet proiektu “ona da, eta jendeari erakusten badiogu, arrakastatsua izango dela iruditzen zait”.

Gerundioa noiz erabili?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen GERUNDIOA noiz erabili  Lehengoan aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta,  horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu. Ohikoenak aztertuko ditugu: ADITZean oinarrituta: -T(Z)EN   Zertan? Telebista ikusTEN ari da -(e)Z Bidea: … Continue reading Gerundioa noiz erabili?

Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”

Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Duela astebete, Maider Olarra Mintzaneteko bidelagunak (Donostia, 1974) ezusteko polita hartu zuen. Bera Baden-Badenen (Alemanian) bizi da. Etxetik atera behar zuen, eta bat-batean norbait hurbildu zen bere etxera bizikletan. Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria zen. Bera Estrasburgon bizi da, eta Oihan Beltzera zihoan paseoan. Errepidea moztuta zegoen, eta, orduan, Maiderri bisita egitea erabaki zuen. “Ateak zabaldu, kafe … Continue reading Maider Olarra eta Peio Duzan elkarrekin Baden-Badenen (Alemanian)

Dylan Inglis eta Ainara Loiarte

Dylan Inglis eta Ainara Loiarte elkarrekin!

Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998) bidelaria eta Ainara Loiarte (Andoain, 1988) bidelaguna elkartu dira Loiarteren herrian. Duela ia urtebete hasi ziren elkarrekin Mintzaneten, eta geroztik hiru aldiz ikusi dute elkar aurrez aurre. Euren artean hitanoa praktikatzen dute.