Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Poesia eta musika
Ze ederra den Gesalibarra oinez astiro paseatzeko,
eta agian, estutuz gero, bizimoduaz gogoratzeko.
Zoroetxeko harresiaren alde batean edo bestean
ibiltzen gara batzuk lanean eta besteak nora ezean.
Bestaldekoek, hurbiltzeko eta egin digute galdera itzela:
Zein da ba hemen zoroetxea gurea ala zeuen aldea?
Nork daki, jaunok, eta andereok, zein den benetan erotegia
hesiaz harunzkaldekoa ala geure ustezko normaldegia?