Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
balore ≠ balio
Idoiak balorea izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko
# Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea.
- Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa.
Beste erabilera oker bat:
# Balore etikoak kontuan hartu behar dira
- Balio etikoak kontuan hartu behar dira
…eta asko erabiltzen den esamolde bat, denon gustukoa ez dena… ezta gaztelaniaz ere:
poner en valor ≠ balioan jarri????
Elhuyar hiztegiak hauek hobesten ditu:
garrantzia azpimarratu/nabarmendu;
balioa azpimarratu/nabarmendu; garrantzitsutzat jo
analizar críticamente qué estamos poniendo en valor hoy en día: aztertu kritikoki zeri ematen diogun garrantzia gaur egun
EHULKU