Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Poesia
Hegazkinean abiatuko naiz
eta altuerei diedan beldurrak
lasaigarriak hartzera
eta amets arraroak izatera narama
Hiltzen banaiz
nire alabak gogoan izan nazan nahi dut
norbaitek kanta diezaiola, baita desafinatzen badu ere,
eta eskain diezaiola fantasia
eta ez ordutegi zehatz bat
edo ongi egindako ohe bat
Emaiozue maitasuna eta gauzei
barrura begiratzeko gaitasuna
eguzki urdinekin eta zeru distiratsuekin amestekoa
batuketak ongi egiten
edo patatak zuritzen erakutsi beharrean
Presta ezazue nire alaba
bizitzarako
hegazkin batean hilko banintz eta
askatuko balitz nire gorputzetik
atomo libre bat bilakatua zeruan
Gogoratu dadila nitaz nire alaba
eta gero esan diezaiola bere alabari
zeruan hegan egin nuela
eta poz itsu bilakatu nintzela
bere etxean batuketa okerrak ikustean
eta patatak zakuan ahaztuta
osorik
Ana Luisa Amaral
Iñigo Astizek Berrian idatzitako artikulu honetatik jasoa