Azaroak 21-bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

«Odol hori neurea izan zitekeen»

Atef Abu Saif Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa eta idazlea da. Urriaren 7an Gazan zen, eta han gelditzea erabaki zuen Israelen erasoa hasi zenean. Bertatik idazten ari den egunerokoa BERRIAren esku jarri du, eta egunez egun argitaratuko da.

Urriak 9, astelehena

Gerra garaian, esnatu eta lehen minutuak izaten dira probetxuzkoenak. Jaiki orduko, telefonoa begiratzea izaten da lehen gauza, egiaztatzeko ez zaizula hurkorik hil. Egunak joan ahala, ordea, dudan hasten zara, telefonoa begiratu edo ez begiratu. Goiz batzuetan, ozta-ozta izaten zara gai jaiki eta telefonoa hartzeko. Etortzekoak baitira albiste txarrak, orain ez bada gero.

Goma eta hondakin zabortegi bat bilakatu da hiria. Ke adarren gisan erori dira hainbat eraikin eder, eta, hondarra haizetan nola, desagertuz doaz eraikin horietan bizi zirenen oroitzapenak. Ahaleginak egiten ditut lokartzeko, ahal dudan bitartean atseden hartzeko. Gerran, denbora gehien-gehienean, akituta eta aspertuta egoten zara aldi berean. Esna zauden denbora guztian borrokatu behar duzu bizirik segitzeko, baina ezertxo ere ez da aldatzen sekula. Tartean behin, gogora datorkit nola umetan balaz josi ninduten egun batean, Lehen Intifadan, eta nola amak kontatu zidan hilda ere egon nintzela minutu batzuk, berriro ekarri ninduten arte. Pixka bat lasaitzen nau pentsatzeak agian beste hainbeste egin ahalko dudala orain: hilen artetik itzuli. Bizirik iraute horretan pentsatzeak berak erakusten du bizirik iraun dudala orain arte!

Atef Abu Saif

Berria

atef abu saif-bmi-mintzanet

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude