20230516-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: nor, nortzuk / zer, zertzuk / Bernardo Atxaga / Spotify euskaraz


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasartea

Zerua I

Hegaldiak zortzi ordu iraun zuen, eta ia

beste bi behar izan genituen maletak jaso eta

gure bila etorritako autoa hartzeko. Umeak

nekatuta zeuden, eta gazteenak segituan hartu

zuen lo. Zaharrenak ordea ez. Isil-isilik zihoan,

baina begirik itxi gabe. Eta hala segitu

zuen gure jomugara iritsi ginenean ere. Galde

egin genion azkenean, kezkaren bat ote zeukan.

Berak baietz egin zuen buruarekin. «Ez

ditut ikusi. Hainbeste denbora zerutik barrena,

eta ez ditut ikusi», esan zuen. «Zein ez

dituzu ikusi?», galdetu genion. «Pertsonak»,

esan zuen. «Zein pertsona?» «Hildakoak», zehaztu

zuen.

Bernardo Atxaga

Oharra:

Kasu honetan, Atxagak ZEIN ez dituzu ikusi? erabili du, eta ez ZEINTZUK ez dituzu ikusi?

Zerua I-bost minutuko ikastaroa

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude