20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Diskalkulia: zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa

“Letretakoa naiz” edo “zientzietakoa naiz”. Ikasketei buruzko solasaldietan sarritan entzuten diren esanak dira. Bereizketa faltsua da askotan, eta irakasle fin asko ustezko muga hori apurtzeko lanean ari dira. Izan ere, bai zientziak zein humanitateak gizateriak munduko misterioak argitzeko duen nahiaren erakusle dira, eta zaila litzateke arlo bat bestea gabe ulertzea.

Baina inozoa litzateke ezkutatzea badirela bereziki batean edo bestean hobeto moldatzen diren lagunak. Eta, zenbaitetan, arrazoi indartsuagoak daude joera horien atzean. Horietako bat da diskalkulia izeneko asaldura. Matematika eragiketak egiteko eta, oro har, zenbakiekin aritzeko zailtasun kronikoari deritzo horri. Eta jakina da zientziaren eraikina eraikitzeko adreiluak, gehienetan, zenbakiak direla.

Juanma Gallego

Zientzia Kaiera

Artikulu osoa irakurri

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude