Kepa Etxeberria-bidelagun onena

Bidelagun Onena 2022: KEPA ETXEBARRIA

Irakaslea da Kepa Etxebarria Artetxe galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen.   Leire San Millan Ruiz bidelaria Kepa Etxebarria zoriontzen

Isabel Canales-Bidelari onena

Bidelari Onena 2022: ISABEL CANALES

Isabel Canalesek urte asko daramatza Cecilia Cenozekin euskara praktikatzen, eta aurten, beste aldea ezagutzera animatu da, hau da, bidelagun izatera. Hala, uste dugu Mintzanet egitasmoaren izaera ondoen islatzen duen adibidea dela, bidelari askorentzat eredu. Cecilia Cenoz bidelagun argentinarrak Isabel Canales zoriondu du! Maria Romero bidelariak Isabel Canales zoriondu du!

Hitzetatik haratago-JHM

‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak

Jalgi Hadi Mundura euskara-elkarte birtualeko kideek taldearen  bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu zuten iragan apirilaren 3an, eta horretarako, online saio berezia atondu zuten ZOOM plataforma bidez. “Hitzekin”, Korrikaren leloa bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu zuen, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Eta orain, bilduma osatuta, … Continue reading ‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak

Mintzanet Eguna-albistea II

Nola heldu Mintzanet Egunera?

Aurten, bi urteko etenaren ostean, Mintzanet Eguna Getxon ospatuko dugu, Romoko Kultur Etxean. Getxok sarbide asko eta interesgarriak dituen Bizkaiko kostaldeko herria da. Auzo ezberdinentan banatua, Bizkaiko zubitik metro gutxitara dago Erromo auzoa, eta bertako kultur etxean ospatuko dugu gure eguna. Metroz heltzea da errezena, eta Areetako geltokian gelditzea gomendatzen dizugu. Autoz baldin bazatoz, Leioako … Continue reading Nola heldu Mintzanet Egunera?

Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?

Euskaraldia ariketa sozial bat da. Euskaraz aritzeko ariketa bat, Euskal Herri osoan burutuko dena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte. 2018an milaka euskaltzalek batera martxan jarritako ekimena da, 15 egunez, euskararen erabilera areagotzea, eta hirugarren edizioa du honako hau: jendearen erronkak eta konpromisoak zehaztea du xede 2022ko edizioak. Helburu edo erronka batekin hasiko du … Continue reading Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?

Mintzanet Eguna-albistea

Mintzanet Eguna bueltan da!

Badirudi COVID-19ak eragindako mundu mailako pandemia bukatzear dela. Bi urte daramatzagu osasun-neurri bereziekin. Protokoloak nonahi, herritarren segurtasuna bermatzea lehentasuna izan da erakunde guztientzat. Agertu dira txertoak, eta egoerari buelta ematen ari gara. Zabaldu dituzte mugak, jende-multzoa elkar daiteke dagoeneko, eta toki itxietan musukoa ez da derrigorrezkoa. Baina gizarteak ez du oraindik guztiz birusa gainditu, urte … Continue reading Mintzanet Eguna bueltan da!

Malen Domingez-euskalgintza-mintzanet

“Ausartak izan, erabaki politikoak hartu eta eredu berrietan pentsatu behar dugu”

Malen Dominguez Zabala, soziologoa eta TMeLabeko proiektu koordinatzailea Urriaren 19an Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategiko Txillardegi Gogoeta guneak, Jakin-ek eta UEUk XXI. mendeko Hizkuntza Politikaz jardunaldi berezia antolatu zuten. Malen Dominguez Zabala soziologoa antolaketan ibili da, eta jardunaldiko edukiei buruzko zenbait galdera luzatu dizkiogu mintzanet ataritik. XXI. mendeko tresna da gurea, mintzapraktikak garrantzia berezia duen … Continue reading “Ausartak izan, erabaki politikoak hartu eta eredu berrietan pentsatu behar dugu”