Aitziber eta Amets-mintzanet

Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Arrazakeriaren kontrako egunean, gogoetak Bidasoa inguruan Amets Arzallus bertsolari eta idazlea batetik, eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatari eta kazetaria bestetik hizketan jarri ditugu. Hendaian sortuak biak, eta Bidasoako zubia gurutzatuta ari zaizkigu Mintzorduak saio berezi honetan. Martxoaren 21a, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Eguna izanik, egun berezi hau hautatu dugu gure elkarrizketa hau plazaratzeko. ‘Miñan’ … Continue reading Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Mintzorduak I: Aitziber Gurutzeaga eta Patricia Millan

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu. Antolatutako mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako. MINTZORDUAK proiektuaren … Continue reading Mintzorduak I: Aitziber Gurutzeaga eta Patricia Millan

Albisteetarako plantilla

Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

Etxetik etxera konexioak eginez ezagutzen hasi, eta dagoeneko 3 urte bete ditu sarean batzen den Jalgi Hadi Mundura elkarteak. Euskaraz hitz egiteko Mintzanet plataformaren bitartez elkar ezagututako lagunek osatutako ekimena da Jalgi hadi mundura. Eta urteurren berriaren karietara, sarean elkartuko dira berriz ere apirilaren 3an. Eta egun horretarako beren beregi prestatutako 50 hitzez osatutako mikroipuinak … Continue reading Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

Mintzorduak albisterako irudia-mintzanet

Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu.  Antolatutako  mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako. ElkarrizketaEuskal Herriko erreferenteak hizketan jartzea da … Continue reading Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan

Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Interpretatzio Zentro berritzailea bisitatu daiteke Euskararen Etxean

Bilbon dago Euskararen Etxea. Eta mintzanet proiektua ere, bertatik lantzen da besteak beste. Aurreko astean Euskararen Interpretazio Zentroak berriro ireki zituen ateak,  instalazio moderno eta punta puntako teknologia baliatuta. Euskararen historia soziala, hizkuntzaren erronkak eta euskarari buruzko datu asko eskura jarrita. Pantaila bereziak, proiekzio multimedia itzelak eta parte hartzea bultzatzen duten joko eta areto txikiek … Continue reading Euskararen Interpretatzio Zentro berritzailea bisitatu daiteke Euskararen Etxean

Bagera elkartea

“Asteroko hitzordutik harago hizketan egitea lortu behar dugu”

Aitziber Gurutzeaga, Bagera – Donostiako Euskaltzaleen Elkartea. Mintzalagunak elkartzen 30 urtez Aitziber Gurutzeaga Bagera elkartearen Mintzalaguna proiektuaren arduraduna da, aurten 30 urte beteko dituen mintzapraktika jarduera aitzindariarena. Euskaltegietako ikasleak bidelagunekin euskaraz hitz egiten jarri eta urtez urte areagotu egin da astero elkarrekin hitz egiteko elkartzen diren hiztunak. Bidelagunen laguntza eskergarriarekin, honetaz eta hartaz mintzatzen dira. … Continue reading “Asteroko hitzordutik harago hizketan egitea lortu behar dugu”

Joserraren kronika-mintzanet eguna

Joserra Onandiaren kronika: Mintzanet Eguna 2022

Joserra Onandia | abenduaren 7a, Getxo Mintzaneten 10. urteurrena ospatu dugu aurten Romon, Getxon. Jai egun berezia izan da, koronabirusa pasa ondorengo lehenengoa. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, goizeko hamabietan Romo Kultur Etxean, Mintzaneteko partaide eta koordinatzaileak elkartu ginen. Eguraldi eskasa egin zuen, baita zubiko astean ere, beraz, falta batzuk nabaritu genituen, hala nola, Marisa Barrena, … Continue reading Joserra Onandiaren kronika: Mintzanet Eguna 2022

MintzanetEguna-Getxo2022

Argazki eta bideo galeria: Mintzanet Eguna 2022

Abenduaren 3ko ajearekin jaiki gara oraindik. Ederra izan zen mintzanet egitasmoaren 10. urteurrena #bidelari eta #bidelagun-ekin ospatzea.  Eskerrik asko Romo Kultur Etxera (Getxo) gerturatu zineten guztioi eta munduko hainbat txokotatik #MintzanetEguna2022 jarraitu zenutenoi! Hemen duzue batutako argazki eta bideoekin sortu dugun galeriatxoa:  

Mintzalagunak munduan

7.000 lagun baino gehiago mintzapraktika egiten

Euskaraz hitz egiteko mintzapraktikak daukan garrantziaz ohartuta gaude guztiok. Eta horretan ari gara astez astez. Baina badakizu zenbat diren astero Euskal Herrian, eta gure mugetatik kanpo lagun batekin edota taldean euskarazko mintzapraktikak egiten dituztenak? 7.023 zenbatu ditugu AEK, Topagunea eta mintzanet ekimenen artean. Zenbait datu eskaintzen dizkizugu grafiko hauetan. mintzapratikakAEK Topagunea Mintzanet.eus