Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Rocio Serrano (1971) Gasteizen bizi den bilbotarra da. Euskaltegian euskara ikasten zebilela Mintzaneten berri izan zuen, eta hitz-jarioa hobetzeko asmoz, izena ematea erabaki zuen: “Euskaltegian euskara ikasten dugu, baina ez dugu modu informal batean hitz egiten, ez da erreala”. Euskara “gure hizkuntza, gure altxorra” dela deritzo, horregatik, euskaraz jardutea merezi duela gogoratu digu.  Lourdes bidelagun … Continue reading Rocio Serrano, bidelaria: “Euskara gure hizkuntza da, gure altxorra”

Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Nerea Elizaga (Weimar-Alemania-, 1992) bidelariak txikitatik hitz egiten du euskaraz, baina denbora askoan norekin aritu izan ez duenez Mintzaneten izena ematea erabaki zuen: “Pena handia litzateke nik nire euskara galtzea; hizkuntza izugarri polita da”. Esperientzia oso gomendagarria izaten ari dela aitortu digu, eta bere bidelagunarekin primeran pasatzen duela. Mintzaneteko kideak “oso jatorrak” direla ere esan … Continue reading Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Ius Perez: Zergatik Mintzanet?

Ius Perez (1973) bidelari basauriarrak euskara berrartzea erabaki zuen iaz, hizkuntza menperatzeko hitz egitea ezinbestekoa dela uste baitu. “Ez izan dudarik, hizkuntzarik onena hitz egiten dena da”. Egitasmoa ezagutu zuenean izena ematea erabaki zuen, eta Mutrikuko bidelagunarekin astean behin aritzen da Skype bidez praktikatzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, ezagutu zuenean ekimena “izugarria” iruditu zitzaiola aitortu … Continue reading Ius Perez: Zergatik Mintzanet?

Laura de Miguel, bidelaria: “Euskara bizitzeko beste modu bat da”

Laura de Miguel (Lemoiz, 1992) itsasoko kutsadura ikertzen ari den emakume gazte katalana da. Hiru urte daramatza Plentzian eta lehen unetik maitemindu zen euskaraz. Hizkuntza ikasteko gogoa piztu zitzaion eta Internetera jo zuen informazio bila: “Ingelesez Skype bidez hitz egiteko plataformak ezagutzen nituen, eta euskaraz ere horrelakorik ba ote zegoen Googlen bilatu nuen. Mintzanetekin egin … Continue reading Laura de Miguel, bidelaria: “Euskara bizitzeko beste modu bat da”

Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”

Andrea Bella (Uruguai,1978) Mintzaneten parte hartzearekin batera hasi zen euskara praktikatzen, baina pauso bat aurrera egin eta bidelari izateaz gain, bidelaguna ere bilakatu da: “Jasotzen dudana emateko gai naiz orain”. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jende zoragarria ezagutzeko aukera da. Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”. Muxu erraldoi bat … Continue reading Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”

Peio Duzan, bidelaria: “Euskal Herria gorputza da, eta euskara bihotza”

Peio Duzan (Toulouse, 1985) bidelaria Estrasburgon bizi da, eta inguruko euskaldun bakarra dela dio. Bere familia ez da euskalduna, baina  txikitan jaioterrian pilotan jokatzen hasi zenean konturatu zen euskaraz bizi nahi zuela. 2014an hasi zen liburu sorta batekin hizkuntza bere kasa ikasten, Berria egunkaria irakurtzen, eta pilota partidak euskal telebistan jarraitzen. “Niretzat oso garrantzitsua zen … Continue reading Peio Duzan, bidelaria: “Euskal Herria gorputza da, eta euskara bihotza”

María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”

María Simón (Zaragoza, 1986) bidelaria de Mintzaneten. Euskal Herrian bizi izan da eta bertan zegoenean euskara ikastea erabaki zuen. Euskaltegian gomendatu zioten proiektu honetan parte hartzea. Horrela, Zaragozan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan du. Zentzu horretan, Mintzanet egitasmo “oso baliagarria” dela dio: “Bestela, nik ez nuke euskaraz hitz egiteko aukerarik izango; eta euskaldun zaharra … Continue reading María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”

Arlette Pascual, bidelaria: “Neska jatorra da bidelaguna, ongi konpontzen gara”

Arlette Pascual (Bordele-Baionan bizi da, 1950) bidelaria da Mintzaneten. Bere aitak gerra zibilaren ondoren, Frantziara deserriratu behar izan zuen, eta horregatik jaio zen Bordelen. Leku askotan bizi izan da geroztik: Madrilen, Donostian, Okzitaniako Tolosan, Baionan…

Javier Osaba, bidelaria: “Dylani esker hobeto mintzatzen naiz, eta niretzat oso garrantzitsua izaten ari da”

Javier Osaba (Gasteiz, 1985) Azkainen bizi da, Lapurdin, eta txikitan ikastolan euskaraz ikasi bazuen ere, 18 urterekin euskara alde batera utzi zuen. Duela bi urte, euskaltegian eman zuen izena, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zitzaiolako hizkuntza berreskuratzea.