20230508-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Gazteak eta euskararen erabilera

(…) Nerabeek kontsumitzen dituzten kultura-produktu gehienak gaztelaniaz (nagusiki) edo ingelesez egindakoak dira.

Telebista dela-eta jasotako hitz hauek horren adibide dira:

Neska: Telebista erderaz ikusten degu dena.

Mutila: Nik euskeraz ikusten nun txikitan telebista ta, zen hori Doraemon, Lazkao Txiki ta holakoak baino…

Neska: Ta oain ze ikusiko dezu?

Mutila: … handitan hasten bazera ikusten: futbola gazteleraz, «Mujeres y hombres» hori gazteleraz, «La que se avecina» gazteleraz… Azkenian ikusten dezu ta ikasten dezu.

Neska: Gazteleraz dena.

(Gazteak, neska eta mutila, Lezo).

Zinema ere gaztelaniazkoa ikusten dute eta, azken bi urteotan beste ikerketa batzuetan jasotzen ari garena kontuan hartuta, plataforma digitalen bidezko serieak ere euskaraz ez diren hizkuntzetan egindakoak ikusten dituzte. Agerikoa da hori, nerabeek aipatzen dituzten telesailen erdal izenburuetan.

Hona hemen, adibide gisa, elkarrizketa batean batutakoa:

Neska 1: Bueno orain ari naiz ikusten serie bat: «Mujeres desesperadas».

Neska 2: Nik… ez dakit. E…, «Elite», «Pequeñas Mentirosas», «Mujeres deseperadas» bi aldiz dut ikusia. Orain, «Modern Family», «La Casa de Papel», «Big Little Lies»…

(Gazteak, neskak, Oiartzun).

Musikari buruz hitz egitean, ingelesezko eta gaztelaniazko musika aipatu dute nagusiki. Hau da, nerabe horiek entzuten duten musika bi hizkuntza horietan egindakoa entzuten dute.

Lagunarteko aisialdiko harremanetan ere gaztelania ohikoagoa da euskara baino. Gure ikerketan parte hartu zuten Gasteizko eta Arrigorriagako nerabeen artean, lagunartean gaztelaniaz aritzen zirela jaso genuen, baita, Realeko hainbat jokalariren artean ere. Talde horretako beste batzuek lagunarteko harreman gehienak euskaraz zituztela esan zuten. Elkarrizketetan holaxe azaldu ziguten, lagunarteko hizkuntza-praktiken egunerokotasuna eta salbuespena zein diren:

Ba, normalean, nabaritzen da…, zeinek hitz egiten duen nabariago euskeraz, baina normalean, beti aritzen gara gazteleraz.

(Gazte kirolaria, mutila, Zaramaga)

Bueno, ni batzutan gelditzen naiz lagun batekin aparte, ze kuadrilla osoa ez da geratu edo edozer gauza eta berarekin gehienetan izaten da… gehienetan egiten dut euskeraz. Mobiletik eta gero geratzen garenean.

Baina lagun talde handiagoa bada gaztelaniaz.

(Gazte kirolaria, neska, Padura)

Gu euskeraz ere bai, baino igual, batzutan, esaldi bat edo horrela ateratzen zaigu erderaz, erderaz, erderaz eta hasten gera erderaz. (Gazte kirolaria, mutila, Real Sociedad)

Gazteak eta euskararen erabilera: egin gabeko galderak

Jone M. Hernándezek eta Jaime Altunak egindako ikerketa

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude