20220131-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Noski, jakina, horixe / Oier Guillan / eLiburutegia


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasartea

Nire semea dagoeneko ez da nirea. Jada ez. Txikia zenean, ahal nuen guztia egin nuen zoriontsua izan zedin. Nahiz eta berarekin pasatzeko nahi adina denbora ez eduki. Hor egoten saiatu izan naiz beti. Harrituta begira nire gorputzari, nola hazten zen, nola hartzen zuen tarteka nire antza: ilearen kolorea, begirada, keinuak. Nola, gero eta helduagoa egin ahala, niri aurre egiteko beharra sentitzen zuen; hiltzeko aitarik ez zuenez, nola bilakatu ninduen ni bere gaitz guztien erdigune. Zelako mina, zelako ariketa niretzat segur aski hala behar zuela onartzea.

Inor traizionatu behar zuela nire semeak, inor atzean utzi, munduan bere lekua topatze aldera. Ikusezin bilakatu ninduen, bere bizitzako pertsona berriengan, aurpegi berriengan, gorputz berriengan jarri zuen arreta osoa. Eta neu oroitzapena besterik ez nintzen bilakatu, semeak tarteka begiratzen zuen norbait, baina ikusi…gero eta ikusezinago egin ninduen.

Eta tarteka, bere aitaren, nire behinolako maitale dagoeneko ahantziaren keinuen oihartzuna ikusten nion. Nola da posible? Ze misterio klase da naturak DNAn tatuatzen duena? Zer nolako garrantzia eman behar zaio horri? (…)

Oier Guillan Bermudez

Aire Ikusezina

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude