Bost minutuko ikastaroa-irailak 19-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Eten puntuak / Iñaki Sanz-Azkue, Amagoia Mujika / Euskaraz barra-barra

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Nola erabili eten puntuak “…”

–       Hiru puntuz osatutako marka da :

Orain oso gutxi irteten gara; lehen ordea…

–       Esaldia amaitu gabe utzi dela adierazteko erabil daiteke:

Ez du ezer faltan: autoa, etxebizitza, motorra…

–       Zalantza, beldurra, lotsa, misterioa, eta abar adierazteko ere erabiltzen da:

Bat-batean leherketa bat entzun zen eta…

–       Puntuen ostean, maiuskulak edo minuskulak?


Etenaldia esaldiaren amaieran egonez gero, ondoren maiuskulak:

Bat-batean leherketa bat entzun zen eta…Begiak ireki zituenean ospitaleko gela batean zegoen.

Etenaldia esaldiaren erdian egonez gero, ondoren minuskulak:

Ikertzaileek hezurrak, tresnak…aurkitu zituzten.

–       Haren aurrean ez da komarik jartzen

Bat-batean leherketa bat entzun zen eta,…

–       Estilo-gomendioa: zerrenda perpausaren bukaeran doanean baino ez erabiltzea gomendatzen da. Esaldiaren erdian baldin bada, hobe da “eta abar” erabiltzea.

    Ikertzaileek hezurrak, tresnak, eta abar aurkitu zituzten.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude