Bost minutuko ikastaroa-irailak 19-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Eten puntuak / Iñaki Sanz-Azkue, Amagoia Mujika / Euskaraz barra-barra


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Metak, lausotzen ari den bizimodu baten paisaia

Belar-metak eta iratze-metak. Hernaniko Alkatxurain baserriaren atarian batzuk zein besteak topa daitezke. Gero eta zailagoa da gure parajeetan halakoak topatzea. Bertako baserritarrek ez dituzte egiten tradizioak gordetzeko, aziendarentzat -jateko eta azpitarako- «aukera onena» delako baizik.

(…) Metak maite ditu eta defendatzen ditu Patxi Artolak. Belar-metan eskua sartu eta belar sorta bat atera du, «usaindu, usaindu. Horrelako usainik ez dago». Eta usain horretan biltzen da hainbeste eskarmentu eta jakintza. «Niri jende askok esaten dit, ‘motel, motel, duela berrehun urteko gauzekin ari zara zu’. Ez dakit, agian duela mila urteko gauzak dira. Baina lehengo zaharrak ez ziren tuntunak eh? Orain sekulako aurrerakuntzak daude eta berrehun behirekin ere, baserri askotan ezin bizi. Lehen, sei behirekin familia handiak bizi ziren. Hobeto al goaz? Niretzat ez».

Belar eta iratze metak

Iñaki SANZ-AZKUE eta Amagoia MUJIKA TELLERIA. Naiz.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude