Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
MEREZI aditza, *PENA MEREZI, *EZ DU PENA MEREZI
“Pena merezi du” esatea erdarakada da esanahi aldetik.
Begira beste esaldi honi:
“Saria merezi du. Zer merezi du? Saria”.Begira berriro lehengo esaldiari:
“Pena merezi du. Zer merezi du? Pena”.Gure ustez, ez dago ahalegindu beharrik penak eskuratzeko; bestela ere nahi baino gehiago etortzen baitira.
“Merezi du” esaten da, beraz, euskaraz . Utikan penak!
Iturria: Idazkera liburua, 260. or.
Euskaltzaindiaren 31. gomendioak esaten duenez, “ekartzea merezi du” da joskera zuzena -ez “ekartzeak merezi du”– “merezi izan” aditzaren osagarria aditz-izen bat denean.
Iturria: Euskararen ajeak, 154. or.
Egia da “merezi izan” aditzak ergatiboa eska dezakeela (“Mikelek saria merezi du”), baina aditz horren bi erabilera bereizi beharrean gara:
1) Subjektu ergatiboa eta objektu absolutiboa duena:
– “Mikelek saria merezi du”.
– “Mikelek saria jasotzea merezi du”.2) “Merezi izan” aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu ergatiborik ez duena:
– “Merezi du lan egitea”.
– “Merezi du Euskal Herria ongi ezagutzea”.
Iturria: Jagonet
Adibideak, hemen