Irailak 5-bmi-mintzanet

Lanera bueltarako gogorarazpena (BERRIA) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Berdintasuna Lanera itzulera honetan ere Berdintasuna kontuan hartzeko gogorarazpena:  Urtzi Urkizu en X: “Ikasturte osoan aintzat hartzeko. Mahai gainean, berdintasun batzordearen oharrak. @berria https://t.co/fCwqtwfEyq” / X  

Irailak 4-bmi-mintzanet

Ernest Hemingway [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Elkarrizketa Idaztea zure bizio nagusia eta plazer handiena bihurtu bada, soilik heriotzak eten dezake. “The Paris Review” aldizkariari elkarrizketa zoragarri honetan literaturarekiko bere maitasuna deklaratu eta hiru urtera hil zen Ernest Hemingway, literaturari bizitzaren indarra eman eta oraindik bizirik dagoen literatura … Continue reading Ernest Hemingway [Bost minutuko ikastaroa]

Irailak 3-bmi-mintzanet

Ergatiboa ‘behar izan’ aditzarekin [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gogorra izan behar du bakarrik bizitzea Gogorra izan behar du bakarrik bizitzeak Biak dira zuzenak Behar izanaditzak, nolabaiteko inpertsonaltasuna tartean denean (irudipenezko zentzuan), zalantza eragiten du era honetako esaldietan:  Egon behar du hara doan bideren bat / Egon behar du hara … Continue reading Ergatiboa ‘behar izan’ aditzarekin [Bost minutuko ikastaroa]

Abuztuak 14-bmi-mintzanet

‘Azken patriarka’, Nahat el Hachmi [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Pasartea Nahat el Hachmi-ren Azken patriarka nobelako pasarte bat irakurriko dugu. Haurdun dago ama, eta seme bat desio du; izan ere, artean, alabak bakarrik ekarri ditu mundura eta familia guztiek behar duten patriarka espero du. Auzoko andre-koinatak bazituen bi seme. Bera, ordura arte, … Continue reading ‘Azken patriarka’, Nahat el Hachmi [Bost minutuko ikastaroa]

Abuztuak 13-bmi-mintzanet

Norantza/noranzko [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen *norantza > noranzko / norabide *Norantza baztertzeko hitza da. Galdetzaileetatik izenak sortzeko, -ko erantsi ohi da. Adibidez, nondik galdetzailetik, nondik(ak)o ateratzen da, eta ez *nondika; norekin galdetzailetik, norekiko ateratzen da, eta ez *norekika; zergatik galdetzailetik, zergatiko, eta ez *zergatika… Horregatik ez da egokitzat jotzen *norantza. Haren ordez, noranzko da izen egokia. Esanahiari dagokionez, noranzkoa norabide batean higitzeko dauden kontrako bi eretako bakoitza da (es: sentido / fr: sens). Norabide … Continue reading Norantza/noranzko [Bost minutuko ikastaroa]

‘Sold out’ garaiak dira? [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Artikulua Sold out garaiak dira? Bolo-bolo dabil sold out garaiaren inguruko eztabaida. Apirilak 23, milaka herritar Fermin Muguruzak abenduaren 20rako Bilbon iragarri zuen kontzerturako sarrerak erosi nahian: 70.000 eskaera izan ziren aldi berean, eta 8.000 sarrerak istant batean saldu zituzten. Beste … Continue reading ‘Sold out’ garaiak dira? [Bost minutuko ikastaroa]

Abuztuak 6-bmi-mintzanet

Aditza saihesbidetik (Xabier Amuriza) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskera hobetzen “Aditza, hizkeran, oso samar eta erraz erabiltzeko gai diren hiztunak ez dira %10.” III) SUBJUNTIBOA – «Kontsulta bat eskatuko dut, neurologo batek ikus zaitzan». – «Zer egin dizuet nik, esker txar hori eman diezadazuen?». Zaitzan, diezaguzuen, gaitzazuen, diezazudan …. … Continue reading Aditza saihesbidetik (Xabier Amuriza) [Bost minutuko ikastaroa]

Abuztuak 1-bmi-mintzanet

‘Azken ‘a’ [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Artikulua Azken ‘a’ Duela mende bete ere bazen zerbait berezia. Manuel Lekuonak bere Aozko euskal literatura hartan haur-hizkuntzari tarte bat egin zion. Zerrenda bat ere bazekarren. Orduan ere okelari txitxia deitzen zioten, esertzeari apatxo egitea eta tato egitea nonbaitetik jaisteari. Ume umeari xuka egiteak ez dit belarririk mintzen. Eta … Continue reading ‘Azken ‘a’ [Bost minutuko ikastaroa]