LAN EGIN, LO EGIN eta PARTE HARTU

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Artea Euskara hobetzen Euskara hobetzen   LAN EGIN, LO EGIN eta PARTE HARTU   Bi eratara erabiltzen dira aditz-lokuzio hauek:   a) Galdegaiak ez du ordena aldatzen (azpimarratu dugu galdegaia).    Itsasok, erdi sekretuan horrenbeste maite zuen emakumeak, gela   berean LO EGIN zuen.   … Continue reading LAN EGIN, LO EGIN eta PARTE HARTU

Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Nerea Elizaga (Weimar-Alemania-, 1992) bidelariak txikitatik hitz egiten du euskaraz, baina denbora askoan norekin aritu izan ez duenez Mintzaneten izena ematea erabaki zuen: “Pena handia litzateke nik nire euskara galtzea; hizkuntza izugarri polita da”. Esperientzia oso gomendagarria izaten ari dela aitortu digu, eta bere bidelagunarekin primeran pasatzen duela. Mintzaneteko kideak “oso jatorrak” direla ere esan … Continue reading Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Euskal lokuzioak: ur

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Euskal lokuzioak: ur ez ur ez ardo ni chicha ni limonada, ni carne ni pescado ur handitan ibili manejarse en asuntos de envergadura, de mucha importancia, muy ambiciosos, de altos vuelos ura joan eta gero … Continue reading Euskal lokuzioak: ur

Mari Jose Arruti, bidelaguna

Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”

Gurasoek sehaskan zegoen garaitik sutsuki eta maitasun handiz erakutsi omen zioten Mari Jose Arrutiri (Andoain, 1963) euskara. Bikotekidearekin zein lanean (irakaslea da) euskaraz mintzo da, eta harro dago semeei hizkuntza transmititu izanaz. “Bizitzeko modu bat da, bihotzean daramadana, nire izate guztiari zentzua eman diona. Euskararik gabe, nire egunerokoak ez luke zentzurik”. Mari Josek Euskal Telebistako … Continue reading Mari Jose Arruti, bidelaguna: “Euskara ez da galduko horrelako ekimenak martxan dauden bitartean. Euskara erabiltzeko da”

Eskerrak etorri zareN / Eskerrak etorri zareLA

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Eskerrak etorri zareN = Eskerrak etorri zareLA   Bi egiturak dira zuzenak, eta biek esanahi bera dute; nahiz eta, zenbaiten ustez, bata bestea baino egokiagoa izan. Izan ere, euskalkien arabera, -N atzizkiaren ordez, -NA, -NARI eta –LA … Continue reading Eskerrak etorri zareN / Eskerrak etorri zareLA

Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”

Haimar Arejita gitarra-jotzaile gernikarra da, 20 urtez Gatibu taldearekin Euskal Herriko zein diasporako txokoak zeharkatu dituena. Txikitatik hezi izan da euskal giro batean eta gure hizkuntza euskaldunon izaera ezberdintzen duen ezaugarri garrantzitsuena dela deritzo. Lagunarteko harremanetan, taldekideekin zein herriko musika eskolan euskaraz kontzienteki egiteko konpromisoa erakutsi du, eta guztiok hala egin beharko genukeela iritzi du: “Euskaldunak … Continue reading Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”

Zenbakiak nola idatzi?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen   Euskaltzaindiaren arauak    Zenbakiak   0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat 5 bost (bortz) 25 hogeita bost 13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz) 17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar 18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei … Continue reading Zenbakiak nola idatzi?

Jose Manuel Bereziartua, bidelaguna: “Jendea ezagutzea ikastea da”

Jose Manuel Bereziartuak (Urretxu, 1963) lagun baten bidez ezagutu zuen Mintzanet eta proiektu egokia zein interesgarria iruditzen zaio. Ama hizkuntza euskara duenez parte hartzea erabaki zuen, eta Etxebarrin bizi den mutil saharar batekin astearte goizetan hitz egiten du.   Euskara praktikatzen laguntzeaz gain pertsona berriak ezagutzea gustatzen zaio, “jendea ezagutzea ikastea da”, dio. Are gehiago, … Continue reading Jose Manuel Bereziartua, bidelaguna: “Jendea ezagutzea ikastea da”

‘-AIN eta -AI’ aldaerak. Nola erabili?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Txioa Euskara hobetzen Euskara hobetzen   Usain, arrain, zain   -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili: arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, orain. Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain. … Continue reading ‘-AIN eta -AI’ aldaerak. Nola erabili?

Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Josune Igoa (Iruñea, 1958 -egun, Oiartzunen bizi da-) bidelagunak Mintzaneten parte hartzeko gonbidapena jaso eta zalantzarik izan gabe eman zuen baiezkoa. Aurretik ezer adostu gabe, euskaraz hitz egiteari ekiten dio bere bidelariarekin, eta “astean behin lagun batekin kafea hartzea bezalakoa” dela deritzo, “baina Skype bidez”. Gaur gaurkoz, Argentinako bidelari batekin ere hitzartzen ari da. Mintzanetek … Continue reading Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?