Bost minutuko ikastaroa: “berdin izan”

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Artea Euskara hobetzen  Euskara hobetzen Berdin izan  Aditz erregimenari dagokionez, ‘berdin da’, ‘berdin zaio’, ‘berdin du’ eta ‘berdin dio’ erabiltzen dira, eta laurak dira egokiak. Berdin da nola ikasten dugun. Berdin zaio nola ikasten dugun. Berdin du nola ikasten dugun. Berdin dio … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: “berdin izan”

Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da. Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten … Continue reading Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Urederra, udan ezagutzeko leku ederra!

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen esan JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen. Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez: -tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez): Bost liburu ekartzeko esan behar diozu. –tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz):  Prozesu horri datuak berreskuratzea … Continue reading Urederra, udan ezagutzeko leku ederra!

Bizidunak eta bizigabeak

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia eta abestia Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen Bizidunak eta bizigabeak   Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak. Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan. – LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua – Badut konfiantza … Continue reading Bizidunak eta bizigabeak

Peio Duzan: Mintzanet zergatik?

Peio Duzan (Okzitaniako Tolosa, 1985) bidelaria da Mintzaneten eta Estrasburgon bizi da. Bera da inguruko ia euskaldun bakarra eta, Mintzaneti esker, asteartero euskaraz aritzen da Azpeitiko Ander Olalderekin. Duzanek hasieran gogorra egiten zitzaiola aitortu digu, baina orain “plazerra” dela proiektuan parte hartzea. Ikusi zer esan digun!

Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Continue reading Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek.  Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira … Continue reading Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

“Inguru” hitzaren erabilera

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen inguru Besteak beste, zenbaki batek mugatzen duen izen-sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko erabiltzen da inguru hitza; artikulurik gabe erabiltzen da. Hau da egitura: <zenbatzailea + izena + inguru>. Orain (dela) hogeita hamar (bat) urte inguru joan zen hara. … Continue reading “Inguru” hitzaren erabilera

Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

Pedro Mari Sarduyk (1950) mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen. Jaiotzez, muxikarra da, baina itsasoz bestaldean urte dezente egin ostean, euskaraz aritzeko aukera gutxi zituela konturatu eta hizkuntza ez galtzeko Mintzanet egitasmoan izena ematea pentsatu zuen. Ordutik, asteazkenero ordu erdi eta ordu t’erdi arteko saioak egiten ditu Joserra Onandia bidelari getxoztarrarekin. Sarduyri Minztanetek berarentzat zer suposatzen … Continue reading Pedro Mari Sarduy, Floridatik: “Zergatik Mintzanet?”

JOATEN, JOANEZ, JOANDA

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen   JOATEN, JOANEZ, JOANDA      JOANDA erabiltzen bada, denbora azpimarratzen da (“joan eta gero”) JOANEZ erabiliz, ordea, modua (“nola?”): Plazatik eskuinera joanda, eliza ikusiko duzu. Plazatik eskuinera joaten, eliza ikusiko duzu. (okerra)  Kontuz! Azken forma horiek ez dute inoiz adierazten esaldi nagusian … Continue reading JOATEN, JOANEZ, JOANDA