20230508-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Izenondoaren kokagunea

Izenaren eskuineko aldean kokatzen da izenondoa, eskuarki

(kolore gorri, itsaso txar…).

Ezkerreko aldean ezar daitezkeen bakarrak –dun (→ -dun atzizkia) eta -(t)ar (→ –ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)) atzizkiez osaturikoak dira, izenlagunak ere bai baitira horiek:

 frantziar idazle, adimendun izaki… 

Jakina, eskuinean ere ezar daitezke (idazle frantziar, izaki adimendun…).

Tentuz zaintzekoak dira izenondoen erabidearekin eta kokapenarekin zerikusia duten zenbait hutsegite:

– koloreak (→ kolore: *gorri kolore, *gorri koloreko (> kolore gorri(ko))): *gorri kolore, *gorri koloreko (> kolore gorri(ko))

– maileguak (→ adjektibo erreferentziala)

– nekazal, merkatal, monetal, unibertsital eta gisako formak (→ -al hitz-bukaerakoa; → *nekazal-; → *merkatal, *merkatal zentroa)

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude