Ekainak 27-bmi-mintzanet

Kepa Errasti (Barre Librea) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Bideoa Ondarroan a itsasiaz paso egiten dute, lekeitiarrek “x” berezia dute, Etxalarko euskarak “r” mordo bat ditu… Ikus ezazu Kepa Errastiren bakarrizketa! Barre librea. Kepa Errasti. Euskalkiak

Ekainak 26-BMI-MINTZANET

Glotofobia [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Artikulua Glotofobia Hizkuntzakeria, hizkuntzagatiko diskriminazioa edo glotofobia diskriminazio mota bat da, pertsonek erabiltzen duten hizkuntzagatik edo hizkuntza erabiltzeko duten moduagatik gertatzen dena. Diskriminazioa gerta daiteke pertsonak bere jatorrizko hizkuntza erabiltzen duelako, edo hizkuntza modu berezian erabiltzen duelako, esaterako ahoskera bereziarekin, modu sinplean (hitz konplexu eta askotarikoak erabili gabe), sintaxian edo … Continue reading Glotofobia [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 25-bmi-mintzanet

Gutxieneko eta gehieneko [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gutxieneko eta gehieneko Nola da euskaraz, gutxienezko ala gutxieneko? Eta gehienezko ala gehieneko? GUTXIENEKO da azpisarrera Hiztegi Batuan, eta, beraz, GUTXIENEKO eta GEHIENEKO gomendatzen ditugu: Gutxieneko soldata,  eta ez Gutxienezko soldata Gutxieneko distantzia, eta ez Gutxienezko distantzia Gehieneko prezioa, eta ez Gehienezko prezioa Zenbaitetan, minimo eta maximo hitzak erabili behar dira … Continue reading Gutxieneko eta gehieneko [Bost minutuko ikastaroa]

ELEN biltzarra-mintzanet

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sareak (ELEN-European Languages Equality Network) Bilbon egindo du aurtengo batzar nagusia. Enkontrua azaroaren 8tik 10era izango da, eta Euskalgintzaren Kontseilua arduratuko da antolakuntzaz. 25 lurraldetik gorako ordezkariak elkartuko ditu. Hizkuntza gutxituek Europako gaur egungo testuinguruan duten egoera aztertu zuten iragan astean Bartzelonan, eta bertan izan ziren euskaltzaleak. Hizkuntza berdintasun eta askatasunean aurrera … Continue reading Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Ekainak 19-bmi-mintzanet

‘Hizkuntza birus bat da, krudela oso kazetaritzan’ (Mikel Zubimendi. NAIZ) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Iritzia Hizkuntza birus bat da, krudela oso kazetaritzan William S. Burroughs idazle estatubatuarrarena da ideia: hizkuntza birus bat da. Gizartean sartu den parasitoa, birsortzeko eta bere eragina zabaltzeko ostalari bezala hartzen gaituena. Sortu eta hondatu, askatu eta zapaldu, dualtasun horixe du … Continue reading ‘Hizkuntza birus bat da, krudela oso kazetaritzan’ (Mikel Zubimendi. NAIZ) [Bost minutuko ikastaroa]

garazi urkola

Garazi Urkola Mintzaneteko bidelaguna, Go!azen-en arituko da

EiTBk jakitera eman du Go!azen telesailak 11. denboraldia izango duela, eta aurki hasiko dela errodajea. Sasoi berrian Mintzanet egitasmoan ezagun dugun kide batek parte hartuko du, Garazi Urkola (Amasa-Villabona, 1998) bidelagunak hain zuzen ere. Mintzanet bere ahotan atalean adierazi zigunez, unibertsitate garaian, ikaskideek “erdi-brometan” haien mintzalagun izan zedin eskatzen zioten eta kuriositateak jota euskara lantzeko … Continue reading Garazi Urkola Mintzaneteko bidelaguna, Go!azen-en arituko da

Ekainak 13-bmi-mintzanet

Euskal Adierazle Sistema [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila EAS Euskaren eremu osoan hizkuntza-egoera sozialaren berri emango duen adierazle-sorta da  Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Era planifikatuan eta sistematikoan diseinatua eta modu iraunkorrean eta antolatuan datuz elikatuta eta eguneratuta dago. Euskararen egoera eta bilakaera jasotzeko eta ezagutzera emateko helburua du EASek; … Continue reading Euskal Adierazle Sistema [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 12-bmi-mintzanet

Antzerkiaren labirintoan (II) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Pasartea Madrilen, batek baino gehiagok esaten zidan: “Tienes que aprender a hablar un poco mejor el castellano”, edo “Tienes que cuidar ese acento”. Egun batean, Begoña Valle, garai hartan William Layton Laborategiko zuzendari eta irakaslea zenak, kokoteraino baitzegoen nire kastellanoaz, behartu egin … Continue reading Antzerkiaren labirintoan (II) [Bost minutuko ikastaroa]

Ekainak 11-bmi-mintzanet

-T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra  Egitura desegokiak dira:  -t(z)erako orduan -t(z)erako garaian Haien ordez, honako hauek erabili behar dira: -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 (1) Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.  *Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna. *Forma estetikoa aztertzerako orduan, … Continue reading -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra [Bost minutuko ikastaroa]