Bost minutuko ikastaroa: Hizkera sexistarik ez, Izaroren mezua eta Unai Iturriagaren zinta

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea/Bideoa Zinta Euskara hobetzen Euskara hobetzen     Hizkera sexistarik ez erabili Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da. Oro har mintzatzeko, –lari eta –ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez –gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hizkera sexistarik ez, Izaroren mezua eta Unai Iturriagaren zinta

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak (II), Buscavidas eta MUSHKUM (Dietrich)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen KALKO OKERRAK: teoria eta adibideak (II) Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak (II), Buscavidas eta MUSHKUM (Dietrich)

Euskaraldia 2020 martxan da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gaur, azaroaren 20an, bigarren edizioa hasi duena. Euskal Herriko milaka entitatek egin bezala, Mintzanetek ere #arigune izateko konpromisoa hartuko du abenduaren 4ra bitartean martxan izango den ekimen honetan. Ahobizi eta belarriprest txapak jantzita irtengo gara kalera, gurea dugun hizkuntzan bizitzeko nahia dugula erakutsiz. … Continue reading Euskaraldia 2020 martxan da!

Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Isabel Canales (Santander, 1981) Kantabrian eta Burgosen bizi ondoren, Bilbora etorri zen duela zazpi urte: “Maitasunagatik etorri nintzen, bermeotar batekin ezkonduta nago eta alaba bat dugu”. Duela hiru urte, euskaltegian hasi zen euskara hutsetik ikasten eta han izan zuen Mintzaneten berri: “Nire ustez, oso proiektu ona da. Nahiz eta Bilbon bizi, euskaraz hitz egitea kostatzen … Continue reading Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Continue reading Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Bost minutuko ikastaroa: azalpenak nola eskatu eta koronabirusa

Euskara hobetzen Ipuina Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen *ze ba…? > Zer ba(da)? Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik; ez du beste elementurik onartzen inguruan: —Patxiku, ez (al) dakizu zer pasatzen den? —Zer, ba(da)? Desegokia da zergatik edo gisako beste galde-hitz (zerta(ra)ko, zer dela eta…) baten egitekoan, bai galdera zuzenean, bai zehar-galderan, bai kausa adieraztean: *—Ze ba egin duzu … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: azalpenak nola eskatu eta koronabirusa

Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Duela zenbait egun jakin berri dugu Mintzanet egitasmoan bidelari eta bidelagun izandako Elva Francok (Madril, 1962-2020) utzi egin gaituela. Huescan jaio zen, kasualitatez, bere ama oporretan han zegoelako; baina Madrilekoa sentitu izan da beti. 1991n Eusko Jaurlaritzarako oposizio bat prestatu zuen, eta Lekeitiora joan zen bizitzera. Han AEKn eman zuen izena, eta C1a lortu arte … Continue reading Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Bost minutuko ikastaroa: Ergatiboa, Dendaosteak eta Ikor kotx

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen   Bideo bat: Ergatiboa, zertarako? Eta beste bat: Euskara satorra. Aprender euskera NOR-NORK Pasartea Pasartea Gogoan dut pasadizo  bat dendan bi emakumeri entzuna. Konpresarik eta tanporirik ez zen garaian, andreek trapuak baliatzen zituzten hilekoa biltzeko, garbitu eta … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ergatiboa, Dendaosteak eta Ikor kotx

Bost minutuko ikastaroa: Euskara eta generoa, Fetuen hilerria, eta Barre librea

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Barre librea Euskara hobetzen Euskara hobetzen Euskara eta generoa   Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as, interinos/as); abstrakziora jo … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Euskara eta generoa, Fetuen hilerria, eta Barre librea

Xavier Campillo, bidelaria: “Euskara tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko”

Xavier Campillok (Berga, Katalunia, 1962) Mintzanet Internet bidez ezagutu zuen, eta izena eman zuen. Bartzelonan bizi da, eta berarentzat euskara praktikatzeko aukera bakarra da. “Euskara oso hizkuntza polita eta interesgarria da: tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko nire lagunak bisitatzen ditudanean”, esan du.  Elva Francorekin aritu da azken urte hauetan solasean, baina … Continue reading Xavier Campillo, bidelaria: “Euskara tresna bat da Euskal Herria beste modu batean ezagutzeko”