Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!

Gorka eta Mikel Fernández bidelariak Mila Altuna bidelagunarekin elkartu dira Azpeitian

Gorka eta Mikel Fernández (Barakaldo, 1975/1979) anaiak bidelaria eta bidelaguna dira Mintzaneten. Eta urtero bezala, Mila Altuna bidelaguna (Azpeitia, 1929) bisitatzera joan dira. Oraingo honetan, Mikelen alabarekin eta Gorkaren semearekin.

Euskara zuzena, jatorra eta egokia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen EUSKARA ZUZENA, JATORRA eta EGOKIA Askotan entzun dugu ondo komunikatzeko euskara zuzena, jatorra eta egokia erabili behar dugula. Zaila da bereiztea noiz betetzen ditugun hiru ezaugarri horiek. Joxerra Garzia saiatu zen argitzen, duela urte batzuk, adibide hauek erabilita: “(…) … Continue reading Euskara zuzena, jatorra eta egokia

Maialen Goñi, bidelaguna: “Ez da nire mintzakidea bakarrik, familiarena ere bada: bikotekideak ezagutzen du, haurrak ezagutzen du…”.

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelaguna da eta euskarari laguntzeko asmoarekin eman zuen izena Mintzaneten: “Euskarari lagundu baino, pertsona batekin harreman bat mantentzen duzu eta oso gustura nago harreman horrekin”.

Miren Salaberria, bidelaguna eta Maribel Soto, bidelaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dituzte

Miren Salaberriak 85 urte ditu eta Donostiako San Ignacio adinekoen egoitzan bizi da. Bertatik Skype bidez Mintzaneten hartzen du parte eta Maribel Soto nafarrari laguntzen dio euskara praktikatzen. Salaberria donostiarra da eta 22 urtez izan da Donostiako Ospitaleko erizainen zuzendaria. Soto ere erizaina da eta B2 euskara-maila atera nahian dabil.

Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”

Jose Luis Azpillaga Azpeitian jaio zen 1957an, baina duela 30 urte Eibarrera joan zen bizitzera. Han euskara irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte. Orain, denbora libre gehiago daukanez, Mintzaneten izena ematea erabaki du, eta “oso pozik” dagoela esaten du. “Proiektua lagungarria dela iruditzen zait euskara ikasi eta praktikatu nahi dutenentzat; batez ere, inguruan euskaldunik … Continue reading Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”