Baionakoa da Julien Simon, Tarbesen sortu zen arren, Pirinioetan. Egun 33 urte ditu eta eraikuntzan lan egiten du; kirolean, lorezaintzan eta brikolajean zaletua ere bada. Euskal kultura maite du, eta euskaraz mintzatzeko ahalegina egin du aspalditik. Mintzanet ezagutu eta euskaraz aritzeko lehen laguna topatu du: Asier Auzmendi bidelagun ataundarra. Bere esperientzia kontatu digu. “Euskaraz hasiberria … Continue reading Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”
Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon
Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi … Continue reading Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon
Bidelari Onena 2022: ISABEL CANALES
Isabel Canalesek urte asko daramatza Cecilia Cenozekin euskara praktikatzen, eta aurten, beste aldea ezagutzera animatu da, hau da, bidelagun izatera. Hala, uste dugu Mintzanet egitasmoaren izaera ondoen islatzen duen adibidea dela, bidelari askorentzat eredu. Cecilia Cenoz bidelagun argentinarrak Isabel Canales zoriondu du! Maria Romero bidelariak Isabel Canales zoriondu du!
Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?
Euskaraldia ariketa sozial bat da. Euskaraz aritzeko ariketa bat, Euskal Herri osoan burutuko dena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte. 2018an milaka euskaltzalek batera martxan jarritako ekimena da, 15 egunez, euskararen erabilera areagotzea, eta hirugarren edizioa du honako hau: jendearen erronkak eta konpromisoak zehaztea du xede 2022ko edizioak. Helburu edo erronka batekin hasiko du … Continue reading Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?
Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”
Estrasburgoko Unibertsitatean irakaslea da Roberto Dagnino (1980). Jaiotzez italiarra bada ere, Herbereetan eta Frantzian bizi da, eta iragan udan, Euskal Herrian izan dugu! Lazkaoko Maizpide Euskaltegian egonaldia egin du, eta bertan bizitako esperientzia kontatzera animatu zaigu. Barnetegien beharraz, online aukerez etab. mintzatu da, horiek euskara ikasi nahi dutenei oso lagungarri zaizkiela onartuz. Hala ere, prestakuntza … Continue reading Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”
María José Vallina Rosell, bidelaria: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”
Abuztuaren 1etik 12ra bitartean, María José Vallina Rosell bidelaria Lazkaoko Maizpide barnetegian izan dugu. C1 maila gainditzeko ikastaroan izena eman, eta astelehenetik larunbatera izan ditu eskolak. Egonaldia bukatuta, poz-pozik jarri da Mintzaneteko koordinatzaileokin harremanetan, eta zera aitortu digu: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”. Eskola orduez gain, dibertitzeko tartea ere izan dute. Adibidez, igandean, Segurara … Continue reading María José Vallina Rosell, bidelaria: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”
Marta De Pedis, bidelaria: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”
Italiarra da, jaiotzez, Marta De Pedis (1991). Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Hiru urte daramatza doktoretza tesia prestatzen. Ez du oso ondo gogoratzen nola izan zuen Mintzaneten berri, “agian Interneten bilatuz aurkitu nuen, edo beharbada irakasleren … Continue reading Marta De Pedis, bidelaria: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”
Jorge Elias Lagoma Badiola, bidelaria: “Euskara ikasi, mantendu eta erabiltzeko bidea da niretzat Mintzanet”
Jorge Elias Lagoma Badiola (1955) Soraluzen jaio zen, eta Eibarko Armeria Eskolan ikasi zuen Industria elektronikoko maisutza. Ikasketak amaitu ondoren, Lesakako Laminaciones lantegian hasi zen lanean, eta ordutik, “herri polit honetan” bizi da. Egun, erretiratuta dago, eta edozeren gainetik, “lasaitasuna” bilatzen duela aitortu digu, baina baita gauza interesgarriak entzun eta bizikletan ibiltzea ere: “65. urtebetetzean … Continue reading Jorge Elias Lagoma Badiola, bidelaria: “Euskara ikasi, mantendu eta erabiltzeko bidea da niretzat Mintzanet”
Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira
Nerea Luezas bidelari bilbotarrak eta Ramon Arrizabalaga bidelagun gasteiztarrak elkar ezagutu dute. Mintzaneteko kudeatzaileok duela hiru urte t’erdi sortu genuen bikotea, eta ordutik, astelehenero, Skype plataforma erabiliz, euskaraz solasean aritzen dira. Duela hilabete batzuk, pantailaren muga gainditu eta aurrez aurre elkartzeko proposamena luzatu zion Ramonek Nereari, bidelagunaren familiarekin batera Erratzura asteburu pasa joateko. Hala, udaren … Continue reading Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira
Udako argazki eta bideo galeria
Udan ere euskaraz! mendian, hondartzan, barnetegian, oporretan… Apirilean, 22. Korrika ospatu zenean, mintzanet.eus egitasmoko erabiltzaileen argazkiak eta bideoak batu genituen atariko galerian, eta orain, uda sasoian murgilduta, ekimena errepikatzeko asmoa daukagu. Asteburu honetan bertan, milaka herritar mendietara joango dira Euskal Herritik Kataluniara argia piztera. Gure esku ekimenaren proposamena da Pirinioetako bidea, eta mintzalagun asko, bidelari … Continue reading Udako argazki eta bideo galeria