María Noel Abella eta Iban Bilbao elkarrekin - Mintzanet bere ahotan

Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

Duela bi urte elkartu genituen María Noel Abella bidelari uruguaitarra eta Iban Bilbao bidelagun bermeotarra, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ahalbidetzen duen Mintzanet egitasmoan. Ordutik, astero-astero, ordenagailuko pantaila erabiliz mintzapraktika saioak egiten dituzte, baina sorpresa ederra eman berri digute. Iban Montevideora joan da María bisitatzera, eta izan duten enkontrua grabatu eta gurekin partekatu nahi … Continue reading Iban Bilbao bidelaguna eta María Noel Abella bidelaria elkarrekin, Montevideon

20221213-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

20221207-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Menderakuntzaz baliatzean —ondoriozko perpaus edo kontsekutiboetan— ez da tradizioduna -(e)la menderagailua erabiltzea, eta, beraz, ez da egokia euskara jaso zaindurako: ?Gure herria hain da txikia, ez duela plazarik ere. Beste hauek dira molde zuzenak: hain… (non/eze(n))… bait-/-(e)n. a) Gure herria hain da txikia, (non) ez baitu plazarik ere. b) Gure herria hain da txikia, (non) … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Joseba Sarrionandia / Zaldieroa

Kepa Etxeberria-bidelagun onena

Bidelagun Onena 2022: KEPA ETXEBARRIA

Irakaslea da Kepa Etxebarria Artetxe galdakoztarra, eta Mintzaneteko ordezkariak berak lan egiten duen institutuan proiektuaren berri ematera azaldu zirenean ezagutu zuen egitasmoa. Bidelagun izateko izena eman eta hiruzpalau urte daramatza euskara praktikatu nahi duten bidelariei laguntzen, bere “aletxoa” jartzen.   Leire San Millan Ruiz bidelaria Kepa Etxebarria zoriontzen

Isabel Canales-Bidelari onena

Bidelari Onena 2022: ISABEL CANALES

Isabel Canalesek urte asko daramatza Cecilia Cenozekin euskara praktikatzen, eta aurten, beste aldea ezagutzera animatu da, hau da, bidelagun izatera. Hala, uste dugu Mintzanet egitasmoaren izaera ondoen islatzen duen adibidea dela, bidelari askorentzat eredu. Cecilia Cenoz bidelagun argentinarrak Isabel Canales zoriondu du! Maria Romero bidelariak Isabel Canales zoriondu du!

Hitzetatik haratago-JHM

‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak

Jalgi Hadi Mundura euskara-elkarte birtualeko kideek taldearen  bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu zuten iragan apirilaren 3an, eta horretarako, online saio berezia atondu zuten ZOOM plataforma bidez. “Hitzekin”, Korrikaren leloa bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu zuen, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Eta orain, bilduma osatuta, … Continue reading ‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak