Iratxe-Mintzanet bere ahotan

Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

Barakaldon jaio bazen ere, Bilbon bizi da gaur egun Iratxe Azuaga (1978). Pertsona abenturazalea eta bidaiaria dela dio, natura maite du, irakurtzea bezain beste. Baita euskara ere, nahiz eta ama-hizkuntza ez duen: “Nire arbasoen hizkuntza da eta oso harro sentitzen naiz horrekin. Hizkuntza ederra da”. Bere inguruan ez dauka norekin euskaraz hitz egin, zaila egiten … Continue reading Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

20211214-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak  BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT  Euskara batuan bat-batean idatziko dugu, eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatziko dugu behinik behin eta batik bat. Hala ere, horrela ahoskatuko ditugu: bapatean, behinepein, batipat.  Aukeratu bikote hauetatik zuzena:  Euskaljakintzako ariketa, HEMEN Bat-batean, Elhuyar hiztegian de repente,  de … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar

20211207 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Saihestu ezezko bikoitzak Ezezko bi edo gehiago dituzten esaldiak ekidin behar ditugu, irakurlea nahastu egiten baita. Esate baterako, ezezko bi dituen esaldi batean batak bestea ezeztatzen duenez, ezezkotik baiezkora aldatzeko beharrezkoa da adimen-ariketa egitea. Ariketa hori egitean, irakurketa-erritmoa hausten … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

Esther Sastre-Mintzanet bere ahotan

Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

Durangarra da Esther Sastre (1995), eta oposaketak prestatzen dabil Eusko Jaurlaritzarako administrazio arloan lan egitea gustatuko litzaiokeelako. Etxean zein kalean euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza berreskuratzeko nahia berpiztu zaio. “Nahiz eta txikitatik euskaraz ikasi, nire eguneroko bizitzan ez dut erabiltzen. Etxean ez dakite, eta lagunek jakin arren, ez dugu ohitura … Continue reading Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

20211130-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Iritsi zaigu elurra. Berriaren hiztegian elurraren inguruko hiztegitxo bat daukagu ikusgai: – amukela. Maluta handia.– atertu. Euria gelditzen denean bezala erabiltzen da elurra gelditzen denean ere. Atertu gabe ari du elurra.– bisuts. Haizea eta elurra edo euria dakartzan ekaitza. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas

20211123-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -tzerako; ‘Egia’ (Sonia Gonzalez); ‘Laga’ (Naz)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra  Egitura desegokiak dira:  -t(z)erako orduan -t(z)erako garaian Haien ordez, honako hauek erabili behar dira: -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 1Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.  Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna. Forma … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: -tzerako; ‘Egia’ (Sonia Gonzalez); ‘Laga’ (Naz)

Joserrari omenaldia-Mintzanet

Euskarak maite zaitu, Joserra!

Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Joserra Onandiak Getxoko Udalak banatzen duen Argia Ereiten Euskara Saria jaso zuen atzo Muxikebarri gunean. “Euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko duen jarrera nekaezina” aitortu diote. Onandia ilusio handiz zuzendu zitzaien bertaratu ziren lagun, senide eta herritarrei, berarekin izan duten begirunea eskertuz, eta omenaldia biziki sentituz. Hunkigarria izan zen sariketa, sorpresaz … Continue reading Euskarak maite zaitu, Joserra!

Odile Sanchez-Mintzanet bere ahotan

Odile Sanchez, bidelaguna: “Mintzanetek laguntzen du euskararen erabilera ezberdinak ezagutzen”

Odile Sanchez (1999) Astigarragan jaioa da, eta Madrilen aritu da unibertsitate ikasketak burutzen. Euskara oso presente izan du beti bizitzan, gurasoak euskal filologoak baititu, eta asko hitz egin dute elkarrekin hizkuntzari buruz. Sare sozialen bidez izan zuen Mintzanet proiektuaren berri, eta izena ematera animatu zen. Hainbat bidelari izan ditu, batzuekin besteekin baino gusturago egon bada … Continue reading Odile Sanchez, bidelaguna: “Mintzanetek laguntzen du euskararen erabilera ezberdinak ezagutzen”

20211116-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Depende’; ‘Lo arnasaren kulunka’; ‘Zaharra zara Bilbo’

EUSKARA HOBETZEN Depende euskaraz ARTIKULUA Lo arnasaren kulunka (Gorka Erostarbe Leunda) MUSIKA Zaharra zara Bilbo (Jon Maia eta Gari) Euskara hobetzen ‘Depende’ euskaraz Badira gaztelaniazko “depende” esamoldearen euskal ordain jatorrak: – Etorriko zara ibilaldira? Depende…   Ikusi egin behar…nolako aldartea dudan. – Mesedetxo bat egingo zenidakete?  Depende zer den.. jakin egin behar zen den, erantzuna eman aurretik. – Elurra omen dakar biharko. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Depende’; ‘Lo arnasaren kulunka’; ‘Zaharra zara Bilbo’

Joserra Onandia-Argia Ereiten Saria

Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du

Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Joserra Onandiak Getxoko Udalak banatzen duen Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du azaroaren 17an, Muxikebarri gunean. “Euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko duen jarrera nekaezina” aitortuko diote: “Getxoko sari garrantzitsuena da niretzat. Galan askotan izan naiz eta oraingoan seguru hunkitu egingo naizela”, adierazi du Onandiak.   Erretiroa hartu ondoren hainbat euskaltegietatik pasa … Continue reading Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du