Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!

Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.

Peio Duzan eta bere familia ezagutzeko aukera izan dugu!

Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da eta oporrak Euskal Herrian igaro ditu bere familiarekin. Donostiara egin duen bisitan, Cristina Tapia eta Ainara Loiarte Mintzaneteko koordinazio taldeko kideok Duzan aurrez aurre ezagutzeko parada izan dugu. Ez hori bakarrik, Peioren aita, anaia eta Agatxu alabarekin ere egoteko aukera izan dugu!

Miren Salaberria, bidelaguna eta Maribel Soto, bidelaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dituzte

Miren Salaberriak 85 urte ditu eta Donostiako San Ignacio adinekoen egoitzan bizi da. Bertatik Skype bidez Mintzaneten hartzen du parte eta Maribel Soto nafarrari laguntzen dio euskara praktikatzen. Salaberria donostiarra da eta 22 urtez izan da Donostiako Ospitaleko erizainen zuzendaria. Soto ere erizaina da eta B2 euskara-maila atera nahian dabil.

Konparazioak

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen KONPARAZIOAK Konparazioetan egiten ditugun ohiko akatsak ikusiko ditugu: Izen neurgaitzekin –KO atzizkia ez erabiltzea Nik zuk  beste_ gogoa daukat.      Nik zuk besteKO gogoa daukat. Gaur atzo beste_ hotz egiten du.  Gaur atzo besteKO hotza egiten du Nahi beste_ zarata … Continue reading Konparazioak