Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

20210302-NABARMENDUA

Bost minutuko ikastaroa: Kalko lexiko-semantikoak III; Bakardadearen pandemia; Liberté, égalité, Mbappé

Bost minutuko ikastaroa: Kalko lexiko-semantikoak III; Bakardadearen pandemia, eta Liberté, égalité, Mbappé

Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Continue reading Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle … Continue reading Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Galdakaon jaio zen Xalba Dalmau Arrese (1946), baina Arrasaten bizi da gaur egun. Ingeniaria da ofizioz, eta Euskal Herria biziki maite du. Hala, euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkartetako bazkide da, eta asko eskertzen die jasotako hezkuntza, izan ere, gaztetan horiei esker euskaldundu zela aitortu digu: “Eskolan ez nuen ezer ikasi. 18 urterekin hitz bakar … Continue reading Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin

Bukatzear da Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Mintzaneteko hainbat lagun Lazkaon egiten ari diren barnetegia. Maizpide Euskaltegian aritu dira hilabete t ’erdiz, eta hainbatek beren mintzalagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan dute. Bego Tisera (San Nicolas, 1964) argentinarra da Euskal Herrira euskara ikastera etorri den Mintzaneteko erailtzaileetako bat, eta Josune Aranguren Zatika (1965) … Continue reading Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin

Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin

  Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan egoiliar diren Mintzaneteko lagunek ez dute nolanahi 2021. urtea ahaztuko. Argentinan, Uruguain eta Txilen bizi diren sei erabiltzaile hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera. COVID-19 birusak eragindako pandemia bete-betean ari dira Hego Ameriketatik etorritako kideak barnetegian … Continue reading Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin

Bost minutuko ikastaroa: Hizkera sexista, Naizen, eta Aitziber Garmendia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Hizkera sexistarik ez erabili Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsona, jende edo gizaki idatziko da. Oro har mintzatzeko, –lari eta –ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez –gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme. Tradiziorik gabeko hitzetan, –sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hizkera sexista, Naizen, eta Aitziber Garmendia

Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”

Irlandako enpresa teknologiko bateko estrategia arduraduna da Aritz Etxabe (1988), eta hain zuzen ere Dublinera joaterakoan sortu zitzaion euskara berreskuratzeko premia: “Azken sei urteak atzerrian eman ostean, herrimina sortu zitzaidan eta ingelesa zein gaztelania hainbeste erabili eta gero, pentsatu nuen euskararen garaia zela!” Mintzapraktika saioak bilatzen hasi eta Mintzanetekin egin zuen topo Internet bidez. Bidelari … Continue reading Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”