Nagore Etxezarreta-Mintzanet bere ahotan

Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Zarautzen bizi bada ere, jaiotzez goierritarra da Nagore Etxezarreta (1985). Euskal Telebistako ‘Euskalonski’ saioaren bitartez izan zuen Mintzaneten berri, Pello Reparaz musikari eta telebista aurkezleak elkarrizketatutako italiar batek “bere euskara praktikatu eta hobetu ahal izateko erabiltzen zituen bideen berri eman zuenean”, hain zuzen ere. Egitasmoa “benetan interesgarria eta aberasgarria” iruditu zitzaion, eta horregatik, parte hartzera … Continue reading Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Minztanet-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: gehien eta gehiago; Joan Walsh; Zientzia

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Gehien eta gehiago Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”. Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: gehien eta gehiago; Joan Walsh; Zientzia

Bost minutuko ikastaroa-maiatzak11

Bost minutuko ikastaroa: eragin eta arazi; Joan-etorriko paperak; Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-irizpideak

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Hizkuntza-irizpideak Euskara hobetzen Euskara hobetzen Eragin eta arazi Definizioa Ekintzak eragileren bat duela adierazten dute aditz arazleek. Bi modutara eratzen dira:  eragin (barre eragin) –arazi (geldiarazi) bidez [EH]. Bakoitzak bere erabilera du, eta –arazirena (→ -arazi, -erazi)) berariaz arautua badago ere, ez da hala gertatzen eraginekin. Eraketa egin> egituradun … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: eragin eta arazi; Joan-etorriko paperak; Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-irizpideak

Anabel eta Andrea, ETBn

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Klaudio Landak aurkezten duen Euskal Telebistako ‘Eztabaidan’ saioan parte hartu zuten atzo (maiatzak 5) Mintzaneteko erabiltzaileak ditugun Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak. Euskara ikasten noiz eta zergatik hasi ziren azaldu zioten Euskal Herriari, eta zuzeneko WhatsApp mezuetan Mintzaneteko kideen animoak jaso zituzten. Batetik, Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga bidelagun plentziarrak Anabel agurtu … Continue reading Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”

Maddi Zubeldia Donostian jaio zen baina Lapurdin bizi da haurtzarotik. Irakaslea da Seaskan, Azkaingo ikastolan. Mintzaneten berri adiskide baten bitartez izan zuen duela pare bat urte, eta aurreko udan animatu zen izena ematera. Londresen bizi den Inigo Iruskieta bidelariarekin elkartzen da astero saioak egiteko.

20210504 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea; Anjel Lertxundi; Elhuyar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Elhuyar Euskara hobetzen Euskara hobetzen diptongoz (–ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea 1.    Oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira diptongoak. Adibidez: arau, araurik, arauri, arauren, arauz(ko), arautan, arautako, arautatik, arautara mugagabean, eta arauan, arauko, arautik, araura singularrean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea; Anjel Lertxundi; Elhuyar

Laura Moreno, Uruguai - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Laura Moreno, Uruguai: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”

Laura Morenok (Uruguai), behin, autobus batean zihoala “Euskara dohainik ikasi” zioen txartel bat aurkitu zuen, eta amaren arbasoak euskaldunak zirela kontuan izanda, pausua ematera animatu zen. Euskara Munduan programan parte hartzen ari da orduz geroztik, eta pozik hitz egin digu: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”.

Flor Deniz, Argentina - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”

Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

KARIM AKBIH VERDAGUER-Mintzanet bere ahotan

Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”

Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

Christian Etxeberria, Txile | Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Christian Etxeberria, Txile: “Mintzanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko”

Christian Etxeberria (Txile) amonak hezi zuen jaioterrian, baina hark bere abizena nondik zetorren ez zekiela esan digu, eta jakin-mina piztu zitzaiola: “Amona hil zenean abizenaren jatorriaren bila hasi nintzen eta euskalduna zela ezagutu nuen”. Orduan hasi zen euskara ikasten eta Mintzaneti esker gure hizkuntza hitz egin dezakeela aitortu digu: “Minztanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko, jarioa lortzeko”.