20210713-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: genekien/zekigun; Isiltasuna; Adam Tranter

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen Genekien, zekigun Kontuz aditzean agertu behar duten pertsona-markekin. Analogiaz, orainaldian erabiltzen diren pertsona-marka batzuk lehenaldian ere erabiltzen dira: dakigu / *zekigun, genekien–en ordez; genekigun, genekien–en ordez. Bestetan, aditz iragangaitzek aditz iragankorren pluraleko -TE marka hartzen dute hirugarren pertsonan: Doaz / *doazTE … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: genekien/zekigun; Isiltasuna; Adam Tranter

20210706-Mintzanetbereahotan

Bost minutuko ikastaroa: ari dio, ari zaio; Mitxelko Uranga; Zientzia.eus

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen ARI ZAIO / ARI DIO Nork ez du entzun Donostia aldean eta, “amak esan nau”… ez dakit zer! Edo erosketak egiterakoan, “jarri nazu kilo erdi bat, mesedez”. Zenbaiten kasketa “nor-nork” aditz-forma erabiltzeko, “nor-nori-nork”-en … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ari dio, ari zaio; Mitxelko Uranga; Zientzia.eus

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz, bidelariak: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara”

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz lagun minak bilakatu dira dagoeneko. Euskara praktikatzeko asmoz eman zuten Mintzaneten izena, eta egitasmoko koordinatzaileek harremanetan jarri zituzten. Barakaldon bizi da bata, Gasteizen bestea, baina plataforma digitalak erabiliz, asteartero ikusten dute elkar. 9:00etan finkatu ohi dute hitzordua eta denbora luzez aritzen dira berriketan: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen … Continue reading Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz, bidelariak: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara”

Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ondoan, aurrean, atzean; Xabier Gantzarain; Edvard Munch

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Elkarrizketa Artea Euskara hobetzen Euskara hobetzen BILBO(ren?) ONDOAN (aurrean, atzean, gainean …) Joko berezia dute, nolabait, espaziozko erlazioa adierazten duten izen batzuek, –n, –ra, –tik eta –ko kasuetan: aitzin, alde, atze, aurre, azpi, barne, barru, gain, gibel, goi, ondo, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ondoan, aurrean, atzean; Xabier Gantzarain; Edvard Munch

Bost minutuko ikastaroa-Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin’ elementua; Aire ikusezina; Emakume ikusezina

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Kartela Euskara hobetzen Euskara hobetzen ezin + konposizioa Oparoa da ezin elementuarekin eraturiko hitz-elkarketa. • ezin> eredua da emankorrena, adjektiboak sortzeko bereziki: adiezin, agorrezin, aipaezin, aitorrezin, asmaezin, aseezin, aplikaezin, aurkiezin, asperrezin, banaezin, elkarrezin (elkartezin), esanezin, ikusezin (ikustezin), eramanezin… • Partizipioarekin eginiko eraketa ere … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin’ elementua; Aire ikusezina; Emakume ikusezina

Jon Andoni Sainz Palacios, bidelaria: “Oso interesgarria iruditzen zait Mintzanet, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”

Jon Andoni Sainz Palacios (1985) administratzaile lanetan ari den gasteiztarra da, eta euskara praktikatzeko asmoz erabaki zuen Mintzaneten izena ematea. Bertan parte hartzen ari den kide batek bere esperientzia kontatu zionean izan zuen egitasmoaren berri, eta aukera aprobetxatu nahian gurekin harremanetan jarri zen: “Oso interesgarria irudizten zait, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”.

Mintzanet-Kontseilua

Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala izeneko dokumentua landu du euskalgintzako 99 eragilerekin batera, eta Mintzanet egitasmoak bat egin du hizkuntza politika berrirako bide orri proposamenarekin. 2020ko abenduaren Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialak eraikitzeko erronkari ekin zion, eta COVID-19ak hizkuntza-eskubideen bermea erdigunera ekartzea ere eragin duela jakinik, “aurrera egiteko garaia dela” uste du Kontseiluak. Hizkuntza … Continue reading Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Javier Pellon, bidelaria: “Euskara berreskuratzeko eta jende berria ezagutzeko aukera bikaina da Mintzanet”

Javier Pellon bidelaria bilbotarra da jaiotzez, baina munduko hainbat herrialdetan lanean aritu ostean Madrilen bizi da gaur egun. Mintzaneten izena eman eta astero-astero elkartzen da bideokonferentzia bidez bere bidelagunarekin. Harreman polita dute biek.

20210608-Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: erdipurdi; erdipurdiko, Andoni Egaña; Mr Euskaldun

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Marrazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen erdipurdi Adb .Erdizka, ez ondo ez gaizki. Nolakotasuna adierazteko erabiltzen da erdipurdi, ez ondo eta ez gaizki edo ez hain ondo ere adierazteko. Gauzak erdizka daudela edo erdizka egin direla esateko, erdipurdika egina dela esaten da, hau da, zerbait hala-moduz … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: erdipurdi; erdipurdiko, Andoni Egaña; Mr Euskaldun

20210601-Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: niretzat eta nire ustez; Andoni Egaña; Usteak erdia ustel

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen niretzat / nire ustez Zenbaitek, inguruko hizkuntzen eraginez, antza, “nire ustez” erabili beharrean niretzat erabiltzeko joera dauka. Esan beharra dago niretzat adizlaguna norentzat? galderari erantzuteko erabili behar dela, ez iritzi-adberbio gisa. Hona hemen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: niretzat eta nire ustez; Andoni Egaña; Usteak erdia ustel