EgizuBerbodromoa

Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute

Egizu Getxo Euskaldun elkarteko kideek Berbodromo digitala eta aurrez aurrekoa antolatu dituzte maiatzaren 26an eta 27an, eta Mintzaneteko hainbat erabiltzailek bertan parte hartu dute. Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea izan dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari … Continue reading Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute

Ramón Pereiro-Mintzanet bere ahotan

Ramón Pereiro, bidelaria: “Niretzat euskara da, nolabait, txikitan lapurtu zidaten sustraia, eta Mintzanetek lagundu dit sustrai horiek berriro ureztatzen”

Gasteizen jaio zen Ramón Pereiro (1962), ama euskaldun zaharra zuen; aita, berriz, galiziarra. Egun, hamazazpi urte daramatza Bartzelonan bizitzen: “Bizitzak, maitasunak, Kataluniara ekarri ninduen bost kontinentetan zehar ibili ondoren”. Zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderentzat egin du lan azken hogeita zortzi urteotan, ia beti osasun arloan, nahiz eta osasun-langilea ez izan. Logistika arloko arduraduna da gaur egun: … Continue reading Ramón Pereiro, bidelaria: “Niretzat euskara da, nolabait, txikitan lapurtu zidaten sustraia, eta Mintzanetek lagundu dit sustrai horiek berriro ureztatzen”

20210525-Mintzanet-Bost minutuko ikastaroajpg

Bost minutuko ikastaroa: Hitz iragarleak II; Maite López Lasheras; Alaa Daraghme

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Argazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen HITZ IRAGARLEAK (II) Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi hauei:  … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hitz iragarleak II; Maite López Lasheras; Alaa Daraghme

Nagore Etxezarreta-Mintzanet bere ahotan

Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Zarautzen bizi bada ere, jaiotzez goierritarra da Nagore Etxezarreta (1985). Euskal Telebistako ‘Euskalonski’ saioaren bitartez izan zuen Mintzaneten berri, Pello Reparaz musikari eta telebista aurkezleak elkarrizketatutako italiar batek “bere euskara praktikatu eta hobetu ahal izateko erabiltzen zituen bideen berri eman zuenean”, hain zuzen ere. Egitasmoa “benetan interesgarria eta aberasgarria” iruditu zitzaion, eta horregatik, parte hartzera … Continue reading Nagore Etxezarreta, bidelaguna: “Euskara nire nortasuna da, altxor bat, balore eta kultura”

Minztanet-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: gehien eta gehiago; Joan Walsh; Zientzia

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Gehien eta gehiago Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”. Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: gehien eta gehiago; Joan Walsh; Zientzia

Bost minutuko ikastaroa-maiatzak11

Bost minutuko ikastaroa: eragin eta arazi; Joan-etorriko paperak; Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-irizpideak

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Hizkuntza-irizpideak Euskara hobetzen Euskara hobetzen Eragin eta arazi Definizioa Ekintzak eragileren bat duela adierazten dute aditz arazleek. Bi modutara eratzen dira:  eragin (barre eragin) –arazi (geldiarazi) bidez [EH]. Bakoitzak bere erabilera du, eta –arazirena (→ -arazi, -erazi)) berariaz arautua badago ere, ez da hala gertatzen eraginekin. Eraketa egin> egituradun … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: eragin eta arazi; Joan-etorriko paperak; Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-irizpideak

Anabel eta Andrea, ETBn

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Klaudio Landak aurkezten duen Euskal Telebistako ‘Eztabaidan’ saioan parte hartu zuten atzo (maiatzak 5) Mintzaneteko erabiltzaileak ditugun Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak. Euskara ikasten noiz eta zergatik hasi ziren azaldu zioten Euskal Herriari, eta zuzeneko WhatsApp mezuetan Mintzaneteko kideen animoak jaso zituzten. Batetik, Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga bidelagun plentziarrak Anabel agurtu … Continue reading Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Maddi Zubeldia

Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”

Maddi Zubeldia Donostian jaio zen baina Lapurdin bizi da haurtzarotik. Irakaslea da Seaskan, Azkaingo ikastolan. Mintzaneten berri adiskide baten bitartez izan zuen duela pare bat urte, eta aurreko udan animatu zen izena ematera. Londresen bizi den Inigo Iruskieta bidelariarekin elkartzen da astero saioak egiteko.

20210504 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea; Anjel Lertxundi; Elhuyar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Elhuyar Euskara hobetzen Euskara hobetzen diptongoz (–ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea 1.    Oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira diptongoak. Adibidez: arau, araurik, arauri, arauren, arauz(ko), arautan, arautako, arautatik, arautara mugagabean, eta arauan, arauko, arautik, araura singularrean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea; Anjel Lertxundi; Elhuyar

Laura Moreno, Uruguai - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Laura Moreno, Uruguai: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”

Laura Morenok (Uruguai), behin, autobus batean zihoala “Euskara dohainik ikasi” zioen txartel bat aurkitu zuen, eta amaren arbasoak euskaldunak zirela kontuan izanda, pausua ematera animatu zen. Euskara Munduan programan parte hartzen ari da orduz geroztik, eta pozik hitz egin digu: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”.