Bost minutuko ikastaroa - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Martxoaren 8an; Zaintza; eta Helena Azkarragaurizar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Kartela Euskara hobetzen Euskara hobetzen Noiz martxoaren 8an eta noiz martxoak 8 Esaldi egokia eta erabilia da euskaraz martxoak 8 ditu gaur. Orobat, esan daiteke Gaur, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna da. Baina martxoak 8 horrek ez du beste jokorik onartzen, ezin baita deklinatu; gainera, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Martxoaren 8an; Zaintza; eta Helena Azkarragaurizar

Flor eta Laura-Minztanet-nabarmendua

Beraien arteko harremana sendotu dute Flor Denizek eta Laura de Miguel Jimenezek

Aurrez aurre elkar ezagutzeko tartea izan dute Flor Denizek eta Laura de Miguel Jimenezek. Beraien arteko harremana sendotu dute

Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

20210302-NABARMENDUA

Bost minutuko ikastaroa: Kalko lexiko-semantikoak III; Bakardadearen pandemia; Liberté, égalité, Mbappé

Bost minutuko ikastaroa: Kalko lexiko-semantikoak III; Bakardadearen pandemia, eta Liberté, égalité, Mbappé

Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Continue reading Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle … Continue reading Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian

Sei urte inguruz ordenagailuko pantaila aurrean hizketaldiak izan dituzte Rafa Retegi eta Alfredo Labordek. Nafarra da lehena, Igantzikoa; argentinarra bigarrena, Tres Arroyos herrikoa; eta Mintzanet egitasmoari esker ezagutu dute elkar. Laborde ez da sekula Euskal Herrian izan, baina Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programari esker, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz. Egonaldia … Continue reading Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian

Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Galdakaon jaio zen Xalba Dalmau Arrese (1946), baina Arrasaten bizi da gaur egun. Ingeniaria da ofizioz, eta Euskal Herria biziki maite du. Hala, euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat elkartetako bazkide da, eta asko eskertzen die jasotako hezkuntza, izan ere, gaztetan horiei esker euskaldundu zela aitortu digu: “Eskolan ez nuen ezer ikasi. 18 urterekin hitz bakar … Continue reading Xalba Dalmau Arrese, bidelaguna: “Gaztetan jasotakoa eman nahi dut orain, euskara ikasi nahi dutenei lagundu”

Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin

Bukatzear da Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Mintzaneteko hainbat lagun Lazkaon egiten ari diren barnetegia. Maizpide Euskaltegian aritu dira hilabete t ’erdiz, eta hainbatek beren mintzalagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan dute. Bego Tisera (San Nicolas, 1964) argentinarra da Euskal Herrira euskara ikastera etorri den Mintzaneteko erailtzaileetako bat, eta Josune Aranguren Zatika (1965) … Continue reading Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin